Eduki publikatzailea

INTIAren podcast-elkarrizketa jadanik eskuragarrik dago, LIFE-IP NAdapta-CC proiektuaren esparruan Abisu-Estazioan egindako lanari buruzkoa

Estazioko arduradun Carmen Goñik esku hartu zuen, eta pasa den SciencEkaitzan bertan egin zen.

24-04-2023


Carmen Goñi INTIAko teknikaria Abisu-Estazioan egindako lanari buruzko podcast-a eskuragarri dago eta hemen entzun daiteke. Elkarrizketa hori martxoaren 28an eta 29an egin zen SciencEkaitza -n, ADItech-ek antolatu zuen azokan. Azoka horretan, SINAIren eta Nafarroako enpresa-sarearen artean garatzen ari diren I+G+b arloko ekimenak bildu ziren. INTIA stand propioarekin joan zen Open Sinaira, non Foru Erkidegoko nekazaritzako elikagaien sektorearekin lotutako proiektuak erakutsi ziren. Horietako bat, Abisu-Estazioan egindako lanarena, LIFE-IP NAdapta-CC proiektuaren esparruan.

 

INTIAren podcasta I+G+B proiektuei buruz

Ivoox podcast-plataformari esker, Nafarroan garatzen diren berrikuntza-proiektuak zabaltzeko ScienEkaitza ekimenean zehar egindako bederatzi elkarrizketak entzun daitezke, nekazaritzako elikagaien sektorean mota horretako ikerketa-proiektuetan eta -ekimenetan lortutako aurrerapenak Nafarroako gizarteari helarazteko. Proiektu horiek lotura zuzena dute animalien osasunarekin, izurrien kontrolarekin, barietate autoktonoen sustapenarekin edo kudeaketa-prozesu berritzaileak martxan jartzearekin.