Eduki publikatzailea

LIFE-IP NAdapta-CC, adibide gisa aipatua Europako Batzordearen ‘Welcome Meeting for LIFE22 SIP and SNAP projects’ topaketan

Foru Erkidegoan garatzen ari den LIFE proiektu integratua ekitaldiko hainbat hitzalditan aipatu da.

28-02-2024


LIFE programak bi proiektu mota berri diseinatu ditu 2021-2027 aldirako: Proiektu Estrategiko Integratuak (SIP) eta Naturako Proiektu Estrategikoak (SNAP). Gaur egun, LIFEren Proiektu Integratuak (IP) ordezkatzen dituzte, 2014 eta 2020 arteko programarekin finantzatu zirenak, LIFE-IP NAdapta-CC proiektuaren kasuan bezala.

Horregatik, Europako Batzordearen Klimaren, Azpiegituren eta Ingurumenaren Europako Agentzia Exekutiboak (CINEA) LIFE proiektu integratu berriei ongietorria emateko bilera bat antolatu zuen. Bilera horren izena honako hau izan zen: ‘Welcome Meeting LIFE22 SIP and SNAP projects’. Topaketa modu birtualean egin zen 2024ko otsailaren 20 eta 21eko goizetan.

LIFE 2022ren ongietorri-bileraren helburua izan zen gai politiko garrantzitsuen ikuspegi orokorra ematea, bai eta kudeaketa administratiboarekin eta finantzarioarekin lotutako beste gai batzuk ere, hala nola, LIFE programaren arauak, CINEArekiko elkarreragina eta kanpoko jarraipen-taldearen zeregina proiektua inplementatzean. Saioetan hainbat gai jorratu dira, hala nola gai finantzarioak eta teknikoak, txostenak aurkeztea, eta proiektuaren zabalkundea eta komunikazioa.

LIFE-IP NAdapta-CCrentzat ezusteko atsegina CINEAko langileen eskutik etorri da, baita beren proiektuak aurkeztu dituzten beste gonbidatu batzuengandik ere, Nafarroako LIFE proiektu integratua adibide gisa nabarmendu eta hainbat hitzalditan aipatu delako.

Nafarroako proiektuari buruzko aipamenak

Marisa Sánchez LIFE programaren CINEAko komunikazio arduradunak LIFE-IP NAdapta-CC aipatu du sare sozialen bidez hedatzeko LIFE programaren etiketak erabiltzen dituen proiektuaren adibide gisa.

Fabio Dalan CINEAko LIFE talde klimatikoko teknikariak ere aipatu du proiektua, proiektuen arteko sinergiei buruzko bere txostena azaldu duenean. Kasu zehatz honetan, Nafarroako (LIFE-IP NAdapta-CC), Euskal Herriko (LIFE-IP Urban Klima 2050) eta Kataluniako (LIFE21-IPC-ES-LIFE eCOadpat50) hiru proiektu integratuen eta Pirinioetarako onartu berri den Klima Aldaketaren Pirinioetako Estrategiarekin edo EPiCCrekin (LIFE22-IPC-ES-LIFE Pyrenees4Clima) lotutako proiektuaren arteko erlazioa adierazten da.

Azkenik, LIFE Pyrenees4Clima azken proiektu horri dagokionez, Juan Terrádez koordinazio taldeko teknikari eta OPCC Klima Aldaketaren Pirinioetako Behatokiko kideak LIFE-IP NAdapta-CCrekiko harremana nabarmendu du, bai proiektuaren barruan, bai sareko lan-ekintzetan edo networking-ean. Gainera, Nafarroako proiektua aipatu du Lankidetza Batzordearen parte gisa oinarritzeko esperientzia inspiratzaile gisa.

Azkenik, esan behar da Terrádezek, bere hitzaldian, Nafarroako Klima Aldaketari Aurre Egiteko Bide Orria (HCCN-KLINA) eta Foru Erkidegoan egiten ari den egokitzapen-lana ere aipatu zituela.