Eduki publikatzailea

Eskualdeko eta tokiko 200 ordezkari baino gehiago 2024ko Alkatetzen Itunaren Topaketa Nazionalera bertaratu dira

NASUVINSA Nafarroako Gobernuko Ingurumen Zuzendaritza Nagusiak koordinatzen duen LIFE-IP NAdapta-CC proiektuaren testuinguruan bertaratu da.

16-02-2024


Alkatetzen Itunaren Topaketa Nazionala Kanaria Handiko eta Tenerifeko uharteetako kabildoen eta Europako Alkatetzen Itunaren Bulegoaren artean antolatu da, eta Tenerife eta Las Palmas (Kanaria Handikoa) egin da.

NASUVINSA, Nafarroako Gobernuko Ingurumen Zuzendaritza Nagusiak koordinatzen duen LIFE-IP NAdapta-CC proiektuaren testuinguruan, elkarketara bertaratu zen beste 50 espainiar erakunderekin, udalerri, kabildo, gobernu autonomiko eta diputazio probintzialen artean.

Kasu honetan, jardunaldia udalerrientzat eta tokiko ekintza klimatikoentzat garrantzitsuak diren gaietan  zentratu zen, hala nola, klima aldaketarako egokitzapenera, pobrezia energetikoa, arintzea (enfasia jarriz komunitate energetikoetan), enpresen eta udalerrien arteko lankidetzan, toki mailako neurri klimatikoak ezartzean izan diren oztopo eta arrakasten analisian.

Era berean, 2024 urteko Europako Alkatetza Itunaren berrikuntzak aurkeztu ziren, horretarako Miguel Morcilloren parte hartzea izan zen, Europako Alkatetza Itunaren Bulegoaren ordezkaria eta Klimaren eta Energiaren aldeko Espainiako Alkatetza Itunaren Bulegoaren Koordinatzailea.

Erreferentziazko esperientziak Nafarroarentzat

Jardunaldien testuinguruan eta nabarmentzeko adibide gisa, kontaktu eta jakintza trukaketa egin zen Alkatetzen Itunean ibilbide luze eta arrakastatsua izan duten eskualde desberdinekin. PACESen ezarpenari eta jarraipenari dagokionez, Nafarroako udaletan errepika  daitezken esperientzia interesgarriak erakutsi zituzten Klima eta Energia Jasangarriko Ekintza Planek, Tarragonako Diputazioak eta Balear uharteetako Kontseiluak.

Nabarmentzekoa da Balearetako PACESen neurriak bat datozela Klima Aldaketaren eta Trantsizio Energetikoaren Legearekin (10/2019), eta horrela, toki- eremutik betetzea errazten dela. Bestalde, Galiziako Xuntak tokiko erakundeak finantziatzeko eredu bat proposatu zuen, dirulaguntzen deialdiak Alkatetza Itunaren ekimeneko konpromisoekin lotuz. Pobrezia energetikoaren arloan, Getafeko Udalak proiektu interesgarri bat aurkeztu zuen udal etxebizitza enpresa publikoaren bitartez (EMSV).

Munduko udal ekimen handiena

Klimarako eta Energia Iraunkorrerako Alkatetzen Ituna Europako Batzordearen programa bat da, klimaren eta energiaren arloan munduko hiri-ekimenik handientzat hartzen dena. Tokiko eta eskualdeko milaka agintari biltzen ditu, Ebren helburu klimatikoak eta energetikoak beren lurraldeetan aplikatzeko borondatezko konpromisoarekin. Helburu horiek bete ahal izateko neurri zehatzak dituzten udal-planetan edo PACESetan gauzatzen da. Nafarroako PACESak kontsulta ditzakezu hemen.

LIFE-IP NAdapta-CC proiektuari buruzko gaurkotasun guztia ezagutu nahi baduzu, hileroko albiste-buletinera harpidetu zaitezke formulario hau betez.

Argazkia. Ezkerretik eskuinera: Alejandro Lopez Parejo (EMSV), Miguel Morcillo (Ituneko Europar Bulegoa), Josep M. Prunera (Tarragonako Diputazioa), Nahia Villanueva (Nasuvinsa-Lursarea) y Aitor García (Nasuvinsa-Lursarea).