Eduki publikatzailea

2023ko Lurzoruaren Munduko Egunean, urak lurzorua zaintzeko duen garrantzia azpimarratzen da

LIFE-IP NAdapta-CCk egunarekin bat egiten du, nekazaritzako elikagaien sistema iraunkorrak eta erresilienteak lortzeko bi elementu hauen bateratzea nabarmenduz.

05-12-2023


NBEk, gaur, abenduak 5, 2023ko Lurzoruaren Munduko Eguna ospatzen du “Lurzorua eta ura, bizi- iturri” lelopean. Aurtengo kanpañak lurra zaintzeko uraren garrantzia azpimarratzea du helburu, bi elementu hauen bateratzea ezinbestekoa baita nekazaritzako elikagaien sistema iraunkorra eta erresilienteak lortzeko.

Lurzoruaren Munduko Egunak aukera ematen du interes eta garrantzi handiko gai honen ingurua jendea sentsibilizatzeko. Aldi berean, komunikabideen eta agintarien arreta erakarri nahi da, konpondu gabeko arazoei irtenbidea eman ahal izateko, neurri politiko zehatzak abian jarri behar dituztela kontzientziatzeko.

Lurzoruko hezetasuna maneiatzeko praktika eraginkorrak ezinbestekoa dira nekazaritza- sistema desberdinetarako, hala nola lehorreko sistemarako, “laborantza- lurren % 80 eta elikagaien ekoizpenaren munduko % 60 osatzen baitute” NBEk jakinarazi duenez.

Horrela, lurzorua eta ura modu eraginkorrean kudeatzeak lurrak muturreko fenomeno- klimatikoei, hala nola uholdeei, lehorteei edo hauts-ekaitzei aurre egiteko duen gaitasuna hobetzen lagun dezake, zeinak gero eta ohikoagoak diren klima-aldaketaren ondorioengatik.

Herritarrek beren ekarpena egin ahal izateko, Elikadura eta Nekazaritzarako Nazio Batuen Erakundeak (FAO) webgune bat prestatu du ekimenekin eta materialarekin, kontzientziatzeko eta hainbat plataformatan zabaltzeko.

LIFE-IP NAdapta-CC eta lurzorua

Nafarroako Foru Komunitatean, LIFE-IP NAdapta-CC europar proiektu integratuaren nekazaritza ikuspegitik lurzoruaren lanketa egiten da, Nafarroako Unibertsitate Publiko, NILSA eta INTIA sozietate publikoaren bitartez. Ekintza honek, klima aldaketarekiko nekazaritza sistemen egokitzapenaren optimizazioa bilatzen du, lurzoruaren, materia organikoen eta kultiboen kudeaketa estrategien bitartez, azken helburua izanik lurzoruaren kudeaketa erresilieta egiteko planak sortzea, zonaldearen edota explotazio motaren arabera.

Ekintza teknikoaz gain, 2024ko apirilerako Europar Batasunak finantziatutako proeiktuetan adituak izango direnekin Eurpako topaketa bat antolatzeko lanean ari dira, eta datorren astean, Nafarroako Lurzoruen Munduko Eguneko jardunaldian, hitzaldi bat egitea aurreikusita dago, NUPen, asteazken arratsaldean.

LIFE-IP NAdapta-CC proiektuari buruzko informazio guztia jakin nahi baduzu, albisteen hileroko buletinean harpidetu zaitezke formulario hau betez.