Eduki publikatzailea

LIFE-IP NAdapta-CCk bat egin du Informazio Geografikoko Sistemen Munduko Egunarekin (GIS Day)

Europako proiektu integratuak monitorizazio-atari bat du, eta bertan 100 adierazle baino gehiago ikus daitezke Nafarroan klima-aldaketara egokitzeari dagokionez.

13-11-2023


Gaur, 2023ko azaroaren 13an, Informazio Geografikoko Sistemen (GIS) Munduko Eguna ospatzen da. Data honen helburua mundo osoko GIS en disziplinako profesionalak, akademikoak eta ikasleak biltzea da, arlo honetan egindako aurrerapenak erakusteko, eta ekitaldiaren plataforma ofizial bat du.

Europako LIFE-IP Nadapta-CC proiektuak monitorizazio-atari bat du, NASUVINSA-LURSAREAK gartua, gaztelaniaz zein ingelesez. Bertan, 100 adierazle baino gehiago ikus daitezke Nafarooan klima-aldaketara egokitzeari dagokionez, hala nola web-mapak, grafiko elkarreragileak eta aginte-taulak.

Informazio Geofrafikoko sistemak (GIS) funtsezko tresna dira izaera espazialeko datuak erakusteko, eta web atari honek horiei etekina ateratzen die klima-aldaketak lurraldean dituen ondorioen banaketa espaziala eta klima-aldaketara egokitzeko egindako ahaleginak erakusteko.

GISen iraultza

Ekitaldi hau ESRI korporazioak sustatzen du, enpresa teknologikoa, berritzailea eta GISen esparruan soluzioak eta zerbitzuak garatzera bideratua dagoena, eta análisis espazialaren sektoreko beste erakunde askok bezala, adibide zehatzak eta abangoardiarako ekarpenak erakusten ditu GISek lan egiten duten sektoreetan.

Espazioaren analisiaren gaiak asko egin du aurrera azken urteotan, eta oso lotuta dago abangoardiako teknologia askorekin, hala nola adimen artifizialarekin, zibersegurtasunarekin edo Big Datarekin. Teknologia horiek gure eguneroko bizitza garatzeko modua aldatzen ari dira, baita herrialdeetako ondasun eta zerbitzuen ekoizpena ere. Azken batean, teknologia horiek gure gizartea iraultzen ari dira, eta GISak, beraz, funtsezko pieza dira 4. Iraultza industrial ezagunean.