Eduki publikatzailea

LIFE-IP NAdapta-CC eta haien harremana laneko segurtasunarekin eta osasunarekin

2023ko Laneko Segurtasun eta Osasunaren Nazioarteko Eguna ospatzen da gaur, 2023ko apirilak 28a, eta lan-ingurune seguru eta osasungarri baten gaia aztertzen da, laneko oinarrizko printzipio eta eskubide gisa.

28-04-2023


Gaur Laneko Segurtasun eta Osasunaren Nazioarteko Eguna da eta, aurten, "lan-ingurune seguru eta osasungarria" sartzea bilatzen da Nazioarteko Lan Erakundearen (NLE) lanaren oinarrizko printzipio eta eskubideen esparruan.

Urteroko ospakizunarekin bat etorriz, LIFE-IP NAdapta-CCk Osasun departamenduko ekintzak nabarmendu nahi ditu, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak (NOPLOI) ezarritakoak, klima-aldaketak giza osasunean dituen ondorioak ezagutu eta murrizteko eta egokitzapen-neurri berriak zehazteko.

Hori da, hain zuzen ere, proiektuaren esparruan garatzen ari den C.5.2 ekintzaren kasua, laneko osasunarekin eta segurtasunarekin zuzenean lotuta dagoena. Ekintza honen helburua da tenperatura altuen eraginpean egon daitezkeen langileak identifikatzea, prebentzio-kartelen bidez informazioa ematea, enpresetara bisitak egitea eta jaso duten beroak eragindako osasun-arretei buruzko datuak batzea, lan-eremuan beroak eragindako estres termikoaren arriskua murrizteko beharrezkoak diren prebentzio-neurriak aplikatu ahal izateko. Hori guztia, oro har, langileen lan-baldintzak hobetzera bideratuta dago.

Gainera, ekintza osagarri gisa, INIZIA programarekin lankidetzan ari dira NOPLOI bera eta AEMETen Nafarroako ordezkaritza, Maria Ana Sanz Institutuaren bitartez. Bertan, ikastetxe horretako ikasleak proiektu bat garatzen ari dira, kanpoko lanetan aritzen direnen bero-kolpeak prebenitzeko aplikazio bat egiteko.

Aurrekariak

2003an, Nazioarteko Lan Erakundeak (NLE) Laneko Segurtasun eta Osasunaren Munduko Eguna ospatzen hasi zen. Urteko hitzordu honetan, lan-istripuen eta lanbide-gaixotasunen prebentzioa sustatu nahi da mundu osoan zehar. Sentsibilizazio-kanpaina bat da, NLEren estrategia globalaren barruan, nazioarteko arreta arazoak duen garrantzian zentratzeko eta segurtasunaren eta osasunaren kultura sortzeak eta sustatzeak nola lagundu dezakeen lanarekin lotutako heriotzen eta lesioen kopurua murrizteko.

LIFE-IP NAdapta-CC proiektuari buruzko gaurkotasuna ezagutu nahi izanez gero, hileroko albiste-buletinera harpidetu zaitezke formulario hau betez.