Eduki publikatzailea

LIFE-IP NAdapta-CCk Ingurumen-Hezkuntzaren Nazioarteko Eguna 2024 ospatzen du

Data honen xedea ingurumena zaintzeak eta babesteak duen garrantziaren inguruko kontzientzia sustatzea da.

26-01-2024


Urtarrilak 26 Ingurumen- Hezkuntzaren Nazioarteko Eguna bezala markatuta dago egutegian. Egun horretan, ingurumena zaintzeak eta babesteak duen garrantziaren inguruko kontzientzia sorraraztea nabarmendu nahi da, eta, gainera, aurrera eramaten diren ekimenetan parte hartzea suspertu nahi da.

1975eko urrian ospatu zen Ingurumen- Hezkuntzari buruzko Nazioarteko Mintegian data hau aldarrikatu zen. Mintegi horretatik bertatik atera zen Belgradoko Gutuna bezala ezagutzen den dokumentua, zeinetan ingurumen- hezkuntzari lotutako oinarrizko helburuak eta jarraibideak jaso zituena.

Gure planetak hainbat ingurumen- mehaxu eta - kalteri aurre egiten die, hala nola baso- suteak, uholdeak, faunaren galera eta abar. Hori dela eta, berebiziko garrantzia du ikastea, garatzea eta ingurumena zaintzen lagunduko duten ekintzak gauzatzea. Azken finean, hezkuntza mota hori izatea ezinbestekoa da, egunerokotasunean egiten diren ekintzek planetan daukaten ondorioez jabetu ahal izateko eta. posible den einean, horiek zaintzeko egokitu ahal izateko.

LIFE-IP NAdapta-CCren papera

Alde horretatik, Nafarroa klima-aldaketaren ondorioetara egokitzeko LIFE-IP NAdapta-CC Europako proiektu integratuak oso eginkizun garrantzitsua dauka. Izan ere, hainbat jarduera-arlotan ingurumena zaintzeko hainbat ekintza abiarazteaz gain (esaterako, basoetan, nekazaritzan, abeltzaintzan edo tokiko ingurunean), dibulgazio- eta sentsibilizazio-lana egiten du, ingurumenarekin lotutako hainbat alderdiri buruzko informazioa emanez, bai eta planeta babestearekin lotutako hainbat jardunaldi eta tailer aurrera eramanez.