Eduki publikatzailea

Basamortutzearen eta Lehortearen aurkako Nazioarteko Eguna, emakumeei, haien lurrei eta eskubideei eskainia

Gaur egun, munduko nekazaritza-eskulanaren ia erdia emakumeena da, baina mundu osoko bost lur-jabetatik bat baino gutxiago dira emakumeak.

17-06-2023


Desertifikazioaren Aurkako Nazioarteko Eguna ospatzen da gaur, eta bere gaiak –‘Emakumea. Bere lurrak. Bere eskubideak’– bereziki azpimarratu nahi du: emakumeek lurra eta ondasun elkartuak eskuratzeko berdintasunean inbertitzea haien etorkizunean eta gizateriaren etorkizunean inbertsio zuzena dela.

 

Emakumeek berebiziko interesa dute lurraren osasunean, baina askotan ez dute zuzentzen. Munduko leku guztietan, haiek dira lurraren gaineko eskubideak bermatzeko oztopo handiei aurre egin behar dietenak, eta horrek aurrera egiteko gaitasuna mugatzen die. Eskualde askotan, lege eta praktika diskriminatzaileen mende jarraitzen dute. Horiek oinordetzeko eskubidea eta zerbitzu eta baliabideetarako sarbidea eragotzi egiten diete.

 

Lehorteak garapen jasangarrirako mehatxu handienen artean daude, batez ere garapen bidean dauden herrialdeetan, nazio aberatsei gero eta gehiago eragiten dieten arren. Izan ere, aurreikuspenen arabera, 2050erako lehorteek munduko biztanleriaren hiru laurden baino gehiagori eragingo diete.

 

Lehorteen kopuruak eta iraupenak %29 egin dute gora 2000tik, eta, gaur egun, 2300 milioi pertsona baino gehiago dira ur-eskasiagatik arazoak nozitzen dituztenak.

 

Lehortearen aurkako estrategiak Nafarroan

 

Duela gutxi, maiatzea, LIFE-IP NAdapta-CCk eragile zuzenentzako hainbat landa-jardunaldi eta, ekainaren 1ean, herritarrei irekia zen OPEN DAYS jardunaldia antolatu du. Bertan,  Nafarroako hainbat eremutako 200 zereal-barietate baino gehiagoren portaerari buruzko emaitzak azaldu zituzten haien lursail esperimentaletan.

 

Itziar Gómez sailburuak, landa-jardunaldi horietako baten bisitan izan zenak, adierazi zuen: “gaur egungo lehortearen egoerak agerian uzten du klimara hobeto egokitutako barietateak ikertzearen eta ezagutza hori sektorera transferitzearen garrantzia”. Gainera, klima-aldaketara egokitzeko LIFE-IP NAdapta-CC bezalako proiektuak nekazarientzako laguntza handiko tresnak direla azpimarratu zuen.

 

INTIA sozietate publikoa Europako proiektu integratuaren kide da, eta 240 landa-saiakuntza baino gehiago ditu instalatuta Nafarroan, hainbat eremutan, nekazaritzan eta abeltzaintzan, ekoizpen ekologikoan zein konbentzionalean. Saiakuntza horietan, laboreak maneiatzeko hainbat estrategia frogatzen dira.