Eduki publikatzailea

LIFE-IP NAdapta-CC 2023ko Mendien Nazioarteko Egunaren alde

'Mendiko ekosistemak lehengoratzea' da edizio honetarako aukeratutako gaia, eta 2021-2030 Ekosistemak Lehengoratzeari buruzko NBEren Hamarkadan sartu nahi ditu.

11-12-2023


Beste urte batez LIFE-IP NAdapta-CC -ek Mendien Nazioarteko Egunarekin bat egiten du. Aurten ‘Mendiko ekosistemak lehengoratzea’ lelopean, mendiak Nazio Batuen Hamarkadan – 2021 – 2030 Ekosistemak Lehengoratzeari buruzkoan – erabat sartzeko helburuarekin, zeina Elikadura eta Nekazaritzarako Nazio Batuen Erakundeak (FAO) eta Nazio Batuen Ingurumen Programak (PNUMA) zuzentzen duten.

Egun honen xedea babes politikoa, ikerkuntza zientifikoa eta finantza- baliabideak batzea da, mendiko ekosistemen lehengoratzea nabarmen areagotzeko eta ekosistema horien degradazio handiagoa ekiditeko, baita ere, ekosistema horien garrantziari buruzko sentsibilizazioa areagotzeko eta konponbideak eskatzeko.

Mendiek planetaren lurrazalaren %27 inguru eta mundu osoko biodibertsitate- puntu nabarmenen erdia hartzen dute batik bat. Munduko “ur- dorreak” dira eta munduko biztanleriaren erdiari baino gehiagori ur geza ematen diote. Horrez gain, formazio horiek hainbat landare, animalia eta komunitate askoren bizitokia dira.

Hori dela eta, mendiek klima aldaketaren eta garapen jasanezinaren ondorioak jasaten dituztela salatu nahi da, pertsonentzat eta planetarentzat arriskuak areagotuz. Horrez gain, basoak mozteak, asentamenduek edo azpiegiturak lurzoruaren higadura eragin dezaketa, baita habitata galtzea ere. Klima Aldaketari buruzko Adituen Gobernu Arteko Taldearen (IPCC) arabera, mendiko espezie endemikoen %84 galtzeko arriskuan dago, eta aurreikusten da mendiko beste landare eta animalia espezie batzuen populazioak gutxitu eta desagertzeari aurre egitea.

2022ko Aniztasun Biologikoari buruzko Nazio Batuen Biltzarrak biodibertsitateari buruz egin berri duen akordioak- 2030erako Lurreko lurren, ozeanoen, kostaldeen eta ur kontinentalen %30a babesteko konpromisoa hartzen du- paisaia menditsuak babesteko eta berpizteko bultzada ematen du.

Mendien garapen iraunkorrari buruzko hiru urteko ebazpenean, NBEren Batzar Nagusiak duela gutxi aldarrikatu zuen 2023 – 2027 tartea "eskualde menditsuen garapenerako bost urteko ekintza" gisa.

FAOren arabera, mendiko ekosistema osasungarriek kilma- aldaketaren ondoriok eta harekin lotutako arriskuak arintzen laguntzen dute; izan ere, basoek mundo osoko gainazal menditsuaren %39 estaltzen dute, tokiko tenperaturak hozten dituzte, urareren atxikipena areagotzen dute, karbonoaren ezinbesteko erreserba eskaintzen dute eta higadura- arriskua eta lur irrstatzeak murrizten dituzte.

Nafarroako mendietan klima-aldaketara egokitzea

Pirinioak hiru estatuk partekatzen dituzte: Espainiak, Frantziak eta Andorrak, eta 7 lurraldek osatzen dute: Nouvelle-Aquitaine, Aragoi, Katalunia, Euskadi, Okzitanie, Nafarroa eta Andorra. Pirinioetako Lan Elkartaren Patzuergoak (PLE) helburu handinahi eta eragikorragoetara bultzatu nahi ditu Pirinioetako kateko lurralde guztiak, europar mailan erreferente bilakatu dezaketen baliabideak emanez. Ildo horretan, eskualde horiek inplikatu diren proiektu berri batek, LIFE PYRENEES 4CLIMATE izenekoak, klima-aldaketaren Europako lehen estrategia ezartzen lagunduko du mendiko eta mugaz gaindiko bioeskualde baterako (EPiCC). PLEko 7 lurralde kideek estrategia aplikatzeko lankidetzan aritzeko konpromisoa hartu dute, eta parte aktiboa dira proposamen honetan, bazkide gisa ere jardunez, banaka.

Berriki aprobatu den LIFE PYRENEES 4CLIMATE prouiektuak bermatuko du EPiCCren aplikazioa lortzeo beharrezkoa den palanka efektuaren lehenengo bultzada. Proiektu honek klima- aldaketari buruzko gaiei heltzeko beharrezkoa den epe ertaineko ikuspegia eskaintzen du, eta Pirinioetako klima- ekintzako politiken benetako azeleratzaile bihurtuko da, EPICC estrategian bertan identifikatutako funtsezko puntuei jarraipena emanez. Klima Aldaketaren Pirinioetako Behatokiak (OPCC) (CTP) sektore anitzeko eta lurralde anitzeko hitzarmena sakonki landu ahal izango du, eta gobernantza sendoa ezarriko du, Pirinioetako klima-aldaketaren aurkako borrokan lurralde-lankidetzan oinarrituta.

Lan honek LIFE-IP NAdapta-CCrekin Nafarroan kudeaketa moldagarriaren arloan bultzatzen ari dena osatuko du, basoetan, uretan, tokiko eremuan, monitorizazioan, basoetan, nekazaritza eta abeltzaintzan, osasunean, azpiegituretan, paisaian eta eraikitako ingurunean. Proiektuaren ekintza asko mendietan garatzen dira.