Eduki publikatzailea

LIFE-IP NAdapta-CCk 2024ko Hezeguneen Eguna babesten du

Aurtengo helburua ekosistemen eta giza bizitzaren arteko binkuloa azpimarratzea da.

02-02-2024


'Bizitza elkarlotuta. Hezugneak eta pertsonak' lelopean, NBEak, gaur, otsailak bi, 2024ko Hezeguneen Eguna ospatzen du 2024ko Hezeguneen Eguna  ospatzen du. Aurtengo kanpainaren helburua da aipatutako ekoisistemen eta giza bizitzaren artean dagoen konexioa azpimarratzea da, azken finean giza ongizatearen zenbait aspektu oso harremanduta dago hezeguneen osasunarekin, izan ere bertatik pertsonek sustentoa eta erresilentzia jasotzen dute. Horegatik, oso garrantzitsua da espacio hauek baloratzea eta zaintzea.

Hezeguneak dibertsitate biologiko handiko ekosistemak dira, ur- eta elikagai-iturri bat, bizibideak eman ditzaketenak eta gizakiak muturreko fenomeno meteorologikoetatik babestu ditzaketenak, hala nola lehorteetatik eta uholdeetatik.

LIFE-IP NAdapta-CC europako proiektu integratu gisa, zeinak Nafarroak klima-aldaketaren ondorioak arintzen laguntzen duen, ekimen hau babesten du. Proeiktuak dituen jarduketa eremuen artean, nabarmentzekoak dira uraren esparruan gauzatzen dituzten ekintzak. Hainbat toki-erakunderekin eta elkarterekin batera lan eginez, ura eta haren espazioak zaintzearen garrantzia azpimarratzen dute, Nafarroa klima-aldaketaren ondorioetara egokitzeko eta, ahal den neurrian, geldiarazteko.

Hezeguneak Nafarroan

Nafarroak babestutako zonalde heze ugari ditu bere lurraldearen barruan, gehienak Natura 2000 Sarean sartuta, biodibertsitatearen kontserbazio eremuen Europako sare ekologikoan, Habitat Zuzentarauaren arabera ezarritako Kontserbazio Bereziko Eremuek (KBE) eta Hegaztientzako Babes Bereziko Eremuek (HBBE) osatua, Hegaztien Zuzentarauaren arabera izendatuak. Europako espezieen eta habitat moten epe luzeko biziraupena bermatzea du helburu, biodibertsitatearen galera geldiarazten lagunduz.

Eremu Nafarraren %27, 281.000 hektarea baino gehiago zeinetan garrantzia handiko balore ekologikoko berrogei toki natural baino gehiago dituen, Red Natura 2.000ren parte dira. Nafarroa Heaztientzako Babes Berebiziko 17 Eremuk (HBBE) eta Kontserbazio Bereziko42 Eremuk (KBE) osatzen dute. Eremu horien artean hezeguneak daude, batzuk naturalak eta beste batzuk aldiz, artifizialak.

Horietako bat, Dos Reinosko aintzira izenekoa, Zarrakaztelub kokatuta dago eta 30ha baino gehiago ditu. Uretako hegaztiak dira inguru horretako kontserbazio-balio nagusia.

216hatako Pitillasko Aintzira, Uxue mendilerroaren magalean kokatuta, nazioarteko garrantzia duen Hezegune eta Natura- Erreserba da. Nabarmenak dira negua igarotzekoe dota erreproduzitzeko toki hau aukeratzen duten uretako hegaztiak. Urteko zenbait unetan, Pirinioetako mendebaldeko ibilbidean zehar migrazioa egiten duten hegazti ugarirekin partekatzen dute espazioa, eta leku estrategiko hori elikatzeko eta atseden hartzeko aprobetxatzen dute.

Escuderako Putzuak, Alesbesen, 53 ha baino gehiago ditu eta kanaberadietako eta belardietako ptutzu olartuez osatuta dago. Urmaeletako bitan landare urtarren larre bat hazten da, bertako uren kalitatearen isla, eta azpimarratzekoa da Nafarroako hezegune mediterraneoetako itsas larreen komunitate handiena. Larre honen izena ez da itsas jatorrikoa delako, ur horietan oso ugaria den gatzarekiko tolerantzia handia duelako baizik.

Hezeguneetako beste batek, Las Cañas Urtegiak, Vianan kokatzen da eta 178ha okupatzen ditu. Jatorriz ureztaketarako putzu gisa sortu zen, eta gaur egun erreserba naturala da. Beste hezegune batzuekin gertatzen den bezala, espezie egoiliarrak ditu, baina hegazti migratzaileentzako pasabide ere bada.

Tutera eta Kaskante artean Pulguereko Urmaela dago, artifiziala da eta bere jatorria 1.627an kokatzen da. Zonaldearen arabera bereziutako bi habitat daude bertan:  garatzeko oso ingurune hezeak behar dituzten espezieak hartzen dituena eta hezegunearen kanpoko gerrikoan kokatzen dena, hau da, lurra lehorragoa denean. Aipatzekoa da, halaber, balio ekologiko handiko eta babestutako flora dagoela, bertan dauden lurzoru gazi eta igeltsuengatik.

Azkenik, Juncaleko Aintzira, Tafallan, 60ha ditu eta jatorri desberdineko uraz elikatzen da, hala nola Monte Planon kokatuta dagoen Iturburu txiki bat, euria, Resanoko iturriaren lurrazpiko aporteak etab. 1987an Nafarroako Gobernuak toki hau natura- erreserba izendatu zuen.  

Gainera, Nafarroako Espazio Naturalen Sarea (RENA) dago, horietako batzuk Natura 2.000 Sarearekin lotutakoak eta/edo Foru Komunitateko lurraldearen % 8 hartzen duena, hezeguneak barne. Barne hartutako bi gune Nazioarteko Garrantzizko Hezegune gisa katalogatuta daude: Pitillasko Aintzira eta Las Cañas Urtegiak (Viana).

Hezeguneen zerrendari zohikaztegi, tremedal, zingira edo istinga bakoitza gehitzen zaio. Termino horiek gure lurraldean oso urriak diren hezeguneak deskribatzeko erabiltzen dira, animalia eta landare berezi ugari biltzen dituztenak. Milaka urteko ekosistemak dira, gaur egun mehatxupean daudenak, eta elkarrekin bizi dira landare haragijale txikiak, goroldio oso bereziak eta gure arbasoen hondakinak. Nafarroan, oraingoz, 15 zohikaztegi identifikatu dituzte, batez ere ipar-ekialdean. Azken urteotan, Europako LIFE Tremedal proiektuaren barruan aztertu dira.

Azkenik, azpimarratu behar da Nafarroako Gobernuak 2024an proposatutako urteko araudi planoan  Nafarroako Hezeguneei buruzko Foru Dekretu bat dagoela.

LIFE-IP NAdapta-CC proiektuari buruzko gaurkotasun guztia ezagutu nahi baduzu, hileroko albiste-buletinera harpidetu zaitezke formulario hau betez.