
‘Larrialdi klimatikoa: egokitzapena klima-aldaketari aurre egiteko tresna eraginkor gisa’ kurtsoaren zortzigarren jardunaldiak baso-larregintza jorratuko du
Hitzordua bihar izango da, asteartea, eta suteen aurkako baso-larregintza eta baso-kudeaketa eta klima-aldaketarekiko harremana izango ditu hizpide, eta bi proiekturen kasu errealak azalduko ditu: LIFE-IP NAdapta-CC eta LIFE LiveAdapt.
20-02-2023
Bihar, otsailak 21 asteartea, ‘Larrialdi klimatikoa: egokitzapena klima-aldaketari aurre egiteko tresna eraginkor gisa’ ikastaroaren zortzigarren jardunaldia ospatuko da. ‘Baso-larregintza’ izenburupean, ikastaroak lau hitzaldi izango ditu oraingoan:
Baso -larregintza, suteen eta klima-aldaketaren aurkako baso-kudeaketa, Nafarroako Gobernuaren Baso eta Ehiza Zerbitzuaren jardueran baso-larregintza integratzea, eta abeltzaintza klima-aldaketara egokitzeko Ekintza Estrategikoaren Plana.
Unibertsitatea zabaltzeko ikastaroa doakoa da, Ingurumeneko Zuzendaritza Nagusiaren (LIFE-IP NAdapta-CCren bidez), Meteorologiako Estatu Agentziaren (AEMET) Nafarroako Ordezkaritzaren eta Tuterako Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalaren (UNED) arteko lankidetza-hitzarmenaren emaitza.
Prestakuntzak mila eta ehun pertsona baino gehiago ditu izena emanda, eta 2023ko apirilaren 18ra arte luzatuko da; 20 eskola-ordu izango ditu, hamaika saiotan banatuta, 18:00etatik 20:00etara iraungo dutenak, eta unibertsitate-kreditu batean balioetsita dago. Saio horien helburu orokorra ikasleei klima-aldaketaren arloko oinarrizko ezagutzak ematea da.
Nahi duten eta oraindik izena eman ez duten pertsonek doan egin dezakete esteka honetan:
Biharko egitaraua:
18:00-20:00 h. “Baso-larregintza”.
-
Baso-larregintza - Alfonso San Miguel
-
Suteen eta klima-aldaketaren aurkako baso-kudeaketa - Íñigo Ayechu
-
Nafarroako Gobernuaren Baso eta Ehiza Zerbitzuaren jardueran baso-larregintza integratzea - Salomé Hernando eta Irantzu Primicia
-
Abeltzaintza klima-aldaketara egokitzeko Ekintza Estrategikoaren Plana - Mireia Llorente eta Julio Majadas
Zortzigarren saio honetan arituko diren hizlarien curriculuma:
-
Alfonso San Miguel Ayanz. Madrilgo Unibertsitate Politeknikoko (UPM) katedraduna. Mendi, Baso eta Natur Ingurunearen Ingeniaritzako Goi Eskola Teknikoa
-
Íñigo Ayechu Urtasun. LIFE-IP NAdapta-CC proiektuko teknikaria, eta Bazka eta Larreetako teknikaria Nekazaritzako Elikagaien Teknologia eta Azpiegituren Nafarroako Institutuan (INTIA)
-
Irantzu Primicia Álvarez. LIFE-IP NAdapta-CC proiektuan basoen arloko teknikaria eta Nafarroako Gobernuko Basogintza Plangintza eta Ingurumen Hezkuntza Ataleko Baso Plangintzako Ingeniari Teknikoa
-
Mireia Llorente Sánchez. LIFE LiveAdapt proiektua. Fundación Entretantos-eko biologoa.
-
Julio Majadas Andray. LIFE LiveAdapt proiektua. Fundación Entretantos-eko biologoa.
-
Salomé Hernando Chicote. LIFE-IP NAdapta-CC proiektuko basoen arloko arduraduna eta Nafarroako Gobernuko Baso Plangintza eta Ingurumen Hezkuntzako Ataleko burua.