Eduki publikatzailea

Sakanan Energia Berriztagarrien Komunitatea sortzeko prozesua hasi da

LIFE-IP NAdapta-CC proiektuaren C6.10 ekintzaren barruan dago. Bertan, proiektu pilotuak egingo dira eremu ekonomiko kalteberen birgaitze energetikorako.

21-09-2023


Datorren ostegunean, irailak 28, arratsaldeko 18.30 ean hasiko da Lakuntzako Kultur Etxean Sakanako Haranean Energía Berriztagarrien Komunitatea sortzeko prozesu parte-hartzailea. Nasuvinsak antolatu du prozesua, Sakanako Garapen Agentziarekin elkarlanean, eta LIFE-IP NAdapta-CC ren C6.10 ekintzaren barruan koktzen da. Ekintza horretan, proiektu pilotuak egingo dira eremu ekonomiko kalteberen birgaitze energetikorako.

Prozesu parte-hartzaileak 6 saio ditu, eta bi astean behin egingo dira bailarako hainbat herritan. Saioetarako deialdia herritarrek, udalek eta inguruko enpresek egiten dute, energía-komunitate mistoa sortzeko.

Saioetan zehar, bertaratutakoei prestakuuntza emango zaie arlo juridikoan, komunitatearen gobernantzan eta teknikan erabakiak har ditzaten, egin beharreko proeiktu energetikoak erabakitzeko.

Gainera, proiektuak autokontsumo kolektibotik haratago joan nahi du eta inguruko baliabideak aprobetxatu nahi ditu, hala nola biomasa edo ur-jauziak.

Lehenengo bilera

Lehenengo topaketaren helburua CCE (Energiaren Herritarren Komunitatea) bat sortzea eta egutegia lantzea da, proiektu energetikoaren aukerak mahai gainean jarriz eta proeiktu horietarako ideia-zaparrada bat eginez. 

 

LIFE-IP NAdapta-CC proiektuari buruzko informazio guztia jakin nahi baduzu, albisteen hileroko buletinean harpidetu zaitezke formulario hau betez.