Eduki publikatzailea

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak tigre eltxoa zaintzeko eta kontrolatzeko kanpaina berri bat egingo du aurten

Espezie inbaditzaile hori Nafarroako iparraldean dagoela baieztatu da, zehazki Beran; hori dela eta, enpresa espezializatu bat kontrol-tratamenduak egiten ari da egunotan

27-07-2023


Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren bidez, Nafarroako tigre eltxoaren zaintza entomologikorako eta kontrolerako kanpaina berri bat egin du joan den martxotik, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren, Life-IP NAdapta-CC proiektuaren eta Iruñeko eta Tuterako udalen laguntzarekin, Osasun Ministerioaren Bektoreek transmititutako gaixotasunen Prebentzio, Zaintza eta Kontrolerako Plan Nazionalaren barruan. Duela zenbait urtetik, NOPLOIk arriskua baloratzeko irizpideak eta beharrezko jarduerak zehaztu ditu, aipatutako planean zehazten diren mailen arabera.