Eduki publikatzailea

Landa Garapenak 3,5 milioi euroko deialdia egin du landa-ingurunean berrikuntza eta dibertsifikazioa sustatzeko laguntzetan

Nekazaritzakoak ez diren enpresak sortzeko proiektuak, ustiategietako inbertsioak eta nekazaritza-berrikuntzarako lankidetza-ekintzak finantzatuko dira.

07-12-2023


Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak hiru laguntza-deialdi argitaratu ditu gaur Nafarroako Aldizkari Ofizialean. Deialdi horien helburua da landa-eremuak biziberritzea, jarduera ekonomiko berriak, nekazaritza-ustiategietako inbertsioak eta nekazaritza-berrikuntzarako lankidetza-proiektu pilotuak sortzeko ekintzen bidez. Horretarako, Departamentuak 3,5 milioi euro bideratuko ditu.

Laguntzen xedea, zein 2023-2027 PAC-eko (PEPAC) Plan Estrategikoan barne hartuta dauden, herritarrak landa-ingurunean finkatzeko ekarpena egitea da, horrela ustiapenen abandonua ekidinez, enpresa hala nola zerbitzu berrien sorrerarekin landa-ingurunetako jarduera ekonomiko berriak mantendu eta sustatze aldera. Bestalde, landa-inguruneetan berrikuntza sustatzeko proiektu pilotu lankidetarako laguntzak agente ezberdinen arteko ezagutzak batzea aurreikusten du nekazaritza-jarduera modernizatzeko eta ikerketarako, berrikuntzarako eta prestakuntzarako sarbidea hobetu ahal izateko.

Nekazaritzaren berrikuntza

Nekazaritzaren berrikuntzarako lankidetzan eginiko proiektu pilotuetara zuzendutako deialdiak 1.500.000 euroko zuzkidurarekin kontatzen du eta bere xedea da nekazaritza eta/edo nekazaritzako elikagaien sektoreko behar eta erronka zehatzak ebatziko dituzten proiektuak finantzatzea. Proiektu hauek, lankidetza talde bat osatzen duten erakundeek bultzatu beharko dituzte, gutxienez bi erakunde barne hartuz, nekazaritza eta basogintza arloko ekoizleak eta bere taldeak edota elkarteak, sektoreko enpresak edota industriak, kooperatibak, ureztatzaileen erkidegoak, ikerketa eta esperimentazio zentroak, erakunde publikoak edo bestelako agenteak tarteko izanik. Ez da onartuko ikerketa organismoek soilik eratutako talderik.

Diruz lagunduak izan daitezkeen jarduketen artean aurkitzen dira nekazaritza-ustiategi ororen lehiakortasuna hobetzen dutenak, klima-aldaketarekiko egokitzapen eta arintze neurriak ezartzen dituztenak, baliabide naturalen kudeaketa eraginkorrerako jarduketak garatzen dituztenak, herritarren finkapena dakartenak hala nola ekonomia zirkularraren, animalien ongizatea hobetzearen edota elikagaien xahubidearen murrizketa sustatzearen alde eginiko ekintzak. Horiek denek, sektorearen berrikuntzarako ekarpena egiten duten produktu, zerbitzu edo teknologia berrien sorrera erantsi ahal izango dute.

Eskari hau, telematikoki edota Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren erakunde kolaboratzaileen bidez aurkeztu ahal izango da abenduaren 20ra arte. Proiektu bakoitzak gehienez 200.000 euro jasoko ditu eta bere hautaketarako, lankidetza-taldeko partaideen tipologia hala nola proiektuaren inpaktua nahiz berrikuntza maila baloratuko dira.

Enpresen sorrera eta dibertsifikazioa

Nekazaritzako ustiapenekin lotutako landa-ingurunea dibertsifikatzeko hala nola landa-inguruneko nekazaritzakoak ez diren jardueretarako enpresak sortzeko inbertsiotarako laguntzen deialdiek 1.000.000,00 euroko eta 800.000 euroko aurrekonturekin kontatzen dute hurrenez hurren eta bere helburua da nekazaritzako jarduera berriak sortzeko edota bestelako enpresa batzuen sorrera bultzatzeko inbertsioak sustatzea.

Inbertsiotarako laguntzak nekazaritza-ustiapenetako titularrek edo lehen mailako haien senideek edota nekazaritzako edo bestela nekazaritzako elikagaien pymeek eskatu ahal izango dituzte. Laguntza hauek eskatzeko epea urtarrilaren 22an beteko da; aurkezteko moduari dagokionez, telematikoki edota bestela Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuarekin kolaboratzen duten erakundeen bitartez egin ahal izango da.

Diruz lagunduko dira ingeniaritza, aholkularitza zerbitzu profesionalekin, teknikariekin edota bestelakoekin lotutako esparruetako proiektuak, informazioaren teknologiekin, informatikarekin edo bestelakoekin lotutako jarduerak, jarduera artistikoekin eta/edo artisautzakoekin lotutakoak, gizarte zerbitzuetakoak eta bestelako sektore ekonomiko bateko zerbitzuen hornidurara edo nekazal-turismora, landa-turismora, aisialdira, kirol jardueretara eta abarrera bideratutako proiektuak.

Nekazaritzakoak ez diren enpresak sortzeko laguntzen kasuan, eskaria telematikoki edo erakunde kolaboratzaileen bidez aurkeztu ahal izango da abenduaren 20ra arte. Horiekin babestu ahal izango dira Nafarroako Nekazaritzako Ustiapenen Erregistroan inskribatu diren nekazariak edo lehen mailako haien senideak. 20.000 euroko edo 40.000 euroko prima bat eskatu ahal izango dute jarduera berriarekin aurreikusitako diru-sarreren arabera.

Deialdi honekin, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren helburua da pertsona gazteak erakartzea eta babestea hala nola landa-ingurunetan enpresa-garapen jasangarria bultzatzea, enpleguaren sustapena eta genero berdintasuna bitarteko izanik, eta horrez gainera, gizarte inklusioa eta toki-garapena sustatzea.