Eduki publikatzailea

Garapen Ekonomikoak energia berriztagarri termikoen instalazioak ezartzeko laguntzen lehen emakida ebatziko du.

LIFE -IP NAdapta-CCren helburuetako bat Klima Aldaketaren Bide Orriko – NKAO-KLINA– helburuak betetzeko funtsak mobilizatzea da, sustatzen den hau bezalakoa.

30-06-2023


Ekonomia eta Enpresa Garapeneko Departamentuak, Industria, Energia eta Proiektu Estrategikoen S4 Zuzendaritza Nagusiaren bidez, energia berriztagarri termikoen instalazioak ezartzeko lehen laguntzak ematea ebatzi du. 1.192.410,64 euro dira, eta 19 ekintza ezberdin egiteko erabiliko dira. Laguntza programa honen aurrekontua Next Generation fondoetatik dator eta deialdia 2023ko abenduaren 31ra arte dago irekita.

Laguntzak bi pizgarri-programetan banatzen dira. Lehenengoaren xedea da energia berriztagarri termikoko instalazioak ezartzea industria-, nekazaritza-, abeltzaintza-, zerbitzu-, eta/edo ekonomiaren beste sektore batzuetan, etxebizitza-sektorea barne. Pizgarrien programa honetan 15 espediente tramitatu dira, guztira 759.942,16 euroko onuradun izan direnak.

Bigarren pizgarri-programa etxebizitzaz kanpoko eraikinetan, establezimenduetan eta sektore publikoko azpiegituretan energia berriztagarri termikoko instalazioak egiteko da. Pizgarrien programa honetako lehen kontzesioan lau espediente tramitatu dira, guztira 432.468,48 euro jaso dituztenak.

Laguntza horiek 2022ko urriaren 22tik daude eskuragarri, eta eskaerak egiteko epea 2023ko abenduaren 31n bukatuko da. Eskaerak aurkezteko web fitxa bat dago, Nafarroako Gobernuaren tramiteen atarian.

Diru-laguntza jaso dezaketen jarduerak

Diru-laguntza jaso dezakete eraikinetako hotza eta/edo beroa sortzeko aplikazio termikoak hornitzen dituzten instalazio termiko berriztagarri berriak jartzeko asmoz egiten diren guztiak, eta orobat, dauden ekoizpen sistemak zabaltzeko edo ordezteko egitekoak.

Ez dira laguntza programa honen xede izango hezetasuna kentzeko unitatearen eginkizuna betetzeko jarritako bero ponpak, ezta hotz industriala sortzeko ekipoak ere.

Laguntza hauek pertsona fisikoek, pertsona juridikoek, sektore publiko instituzionaleko edozein erakundek, elkarteek eta partzuergoek jaso ditzakete.

Laguntzak banakako ebaluazioaren bidez emanen dira. Hortaz, eskaerak zein hurrenkeratan aurkezten diren, horren arabera ebatziko dira beti, funtsak agortu arte.