Eduki publikatzailea

Landa Garapenak 4,7 milioiko aurrerakina ordaindu die 118 toki entitateri, iazko ekaitzek nekazaritza azpiegiturei eragindako kalteengatik

Laguntza, guztira, 6,4 milioikoa izango da 120 toki-erakunderentzat, eta gauzatze-aldia 2025eko ekainera artekoa izango da.

19-02-2024


Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak 4,7 milioi ordaindu dizkie dagoeneko 118 toki-erakunderi aurrerakin gisa, 2023ko maiatzetik irailera bitartean gertatu ziren ekaitza ugariek (Maila Altuetako Depresio Isolatuek) eragindako euri-jasek titulartasun publikoko nekazaritza-azpiegiturei eragindako kalteengatik. Guztira, 6,4 milioi euro emango zaizkie 120 toki-erakunderi, zenbateko hori toki-erakundeek hasieran jakinarazitako kalteen %93 da, 6,9 milioi guztira.

Emate datatik aurrera, toki-erakundeek hiru hilabeteko epea dute baloratutako memoria teknikoa aurkezteko eta hortik aurrera, Administrazioak beste hiru hilabeteko epe bat du hura berrikusteko eta behin-betiko ematea egiteko. Lan horien gauzatze-aldia 2025eko ekainera artekoa izango da.

Nekazaritza-aseguruetarako laguntzen hedapena

Diru-laguntza hauen ordainketa, Departamentuak nekazaritza-aseguruen garestitzea estaltzeko aurrekontu mailan eginiko esfortzuari eransten zaio. Hain zuzen, Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza Nagusiak laguntzen deialdiak egingo ditu 5 milioi euroko kopuru maximoagatik, 2024rako nekazaritza-aseguruen kontratazio kosturako.

Zenbateko honek ia % 37ko gehikuntza bat suposatzen du iaz baimenduekiko. Igoera nabarmen hau lehen sektoreari babesa emateko beharrari dagokio, berotze globalagatik muturreko egoera klimatikoak gero eta sarriagoak izatean nekazaritza-aseguruek jasan ohi dituzten kuoten eta estalduren garestitzearen aurrean.

Nekazaritzako Aseguru Konbinatuen 45. Planeko nekazaritzako aseguruen polizei dagozkien kontratazioak urte honetan zehar eta 2025eko lehen seihilekoan zehar gauzatuko dira. 2025. urtean zehar eskarien harrera eta kontrola egingo da, eta horrez gainera, horiei legokiokeen zenbateko maximoaren ordainketa.

Foru Komunitateko nekazariek 10.000 nekazaritzako aseguru poliza inguru kontratatzen dituzte urtero, zeinek primetan urteko 24 milioi euro inguru suposatzen duten, estaldura emateko laborantzako 190.000 hektarea ingururi eta 10.000 abelburu ingururi. 

LIFE-IP NAdapta-CCren lana

LIFE-IP NAdapta-CC-ren Abeltzaintza eta Nekazaritzara bideratutako jarduketa eremuaren bitartez, europar proiektu integratuak hobetu eginen du nekazaritza eta abeltzaintza Klima Aldaketaren aurrean moldatzeko kudeaketa Nafarroan, teknika berritzaileak baliatuz hainbat arlotan: lurzorua, gorantz doazen izurri eta gaixotasunak, larreak, landare-materiala eta ureztapena.