Eduki publikatzailea

NUPeko Lehen Hezkuntzako Maisu-maistra graduko ikasleek NASUVINSAk egurrez eraikitako eraikina bisitatu dute Mutiloenartekoan (Aranguren Ibarran)

LIFE-IP NAdapta-CC, Azpiegiturak eta Lurralde Plangintza jarduketa eremuan, Arkitektura, hirigintza eta klima aldaketaren gida sortu du, udalerriei klima-aldaketaren aurrean egokitzen laguntzeko.

26-02-2024


Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) ikasleek bisita bat egin zuten Mutiloenartekoan, Aranguren Ibarran Nasuvinsak amaitu berri duen alokairu babesturako 39 BOEren promozio berrira.

Kasu honetan bisitariak entitate horretako Lehen Hezkuntzako Maisu-maistra graduko ikasleak izan ziren. Bizitegi-eraikina da, eta etxe pasiboaren printzipioei jarraitzen die. Ikaslegoak Nasuvinsako Raquel Lopez Galindo eta Beatriz San Martin Zaragüeta langileen azalpenei esker, aukera izan zuten ezagutzeko nola eraiki eta pentsatu izan den eraikina, ahalik eta energia gutxien kontsumitzeko. Ezagutza hauek Natur Inguruneari buruzko Proiektu Didaktikoak irakasgaian aplikatuko dituzte.

Etxebizitzen promozio hau Plan Navarra Social Housing-aren barruan sartzen da, zeinaren bitartez, Nafarroako Gobernuak alokairu eskuragarriko etxebizitzak sustatzen ditu, arkitektura-kalitate, Klima Aldaketarako egokitzapen, eraikuntza-prozesu jasangarri eta efizientzia energetiko handiko estandarrekin.

Klima Aldaketara Egokitzapena

Landa-eremuaren eta hirigunearen egokitzapena Klima Aldaketara ezinbestekoa da helburu klimatikoak lortzeko. LIFE-IP Nadapta-CC 2017 urteaz geroztik lanean dabil sektore desberdinen erresilientzia areagotzeko. C6 eremutik Nafarroako azpiegitura eta lurralde plangintzaren egokitze-kudeaketa hobetzen ari da, hiri- eta landa-ingurunearen energia berronartzea sustatuz eta azpiegituren eta paisaien kalteberetasuna aztertuz.

Eremu honetan Arkitektura, hirigintza eta klima aldaketaren gida sortu da, Nafarroako Foru Komunitateko udalerriei informazio nahikoa emateko, sekuentzialki azalduta, klima-aldaketara  egokitzeko esparruei ekiteko, bai arriskuak ezagutzeko, bai tokiko ezaugarrien arabera egokitzapen neurriak ezartzeko.

LIFE-IP NAdapta-CC proiektuari buruzko gaurkotasun guztia ezagutu nahi baduzu, hileroko albiste-buletinera harpidetu zaitezke formulario hau betez.