Eduki publikatzailea

Espainian Klima Aldaketara egokitzeko web-plataformak (AdapteCCa) NILSAren lana aipatzen du LIFE-IP NAdapta-CCren esparruan

‘Uraren eremuan eginiko Nafarroan Drainatze Jasangarriko Hiri Sistemak diseinatzeko oinarrizko gomendioak’ (SUDS) argitaratu du.

20-02-2024


Berriki, AdapteCCak, Espainian Klima Aldaketara egokitzeko web-plataformak, bere webguneanNafarroan Drainatze Jasangarriko Hiri Sistemak diseinatzeko oinarrizko gomendioak' argitaratu du.

AdapteCCa klima aldaketaren egokitzapenerako, kalteberatasunarako eta inpaktuen materiarako kontsulta eta informazio trukerako web- plataforma bat da. Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioaren eskutik, Klima Aldaketaren Espainiako Bulegoaren eta Biodibertsitate Fundazioaren baterako ekimena da. AdapteCCaren azken helburua gizarteak eta administrazioek egokitzapen- ekintzetan dituzten gaitasunak indartzea da, beti ere Klima Aldaketara Egokitzeko Plan Nazionalaren helburu eta oinarriekin bat eginez. Honakoak dira plataforma honen helburuak:

  • Trinkoa eta eguneratua den jakintza oinarri sendo bat eraikiz, klima aldaketaren  egokitzapenerako jakintza, informazio eta datuetara sarbidea erraztea.

  • Norabide anitzetako komunikazioa eta egokitzapenaren esparruko eragile desberdinen arteko lan koordinatua errazten duen trukerako tresna irekia izatea. Honako hauek dira eragileak batik bat: espainiar administrazioak, komunitate zientifikoak, kudeatzaile publiko zein pribatuak, planifikatzaileak etab.

Plataformak azaltzen duen moduan, Nafarroan garatutako lan hau LIFE-IP NAdapta-CCren C2.3 ekintzaren emaitzetako bat da: ‘Hiriko estolderia- sareak egokitzea, hiriguneetan sistema horiek ezarriz’. “Drainatze Jasangarriko Hiri Sistemaren pilotu bat ezartzeak hiriko jariatze- ura kudeatzeko abantailak eta bideragarritasuna erakutsiko ditu, karga kutsatzailea murriztuz, jariatze-uraren iragaztea ahalbidetuz eta saneamendu-sistema babestuz. Horren onurak zabalduko dira, erreplikazioa sustatzeko”.

SUDSak Nafarroan

Nafarroako Unibertsitateko Publikoaren (NUPen) Tuterako campusean instalatutako eta Navarra de Infraestructuras Locales, S.A (NILSA) sozietate publikoak, LIFE-IP NAdapta-CCren esparruaren barruan, eta unibertsitate- zentroarekin batera, garatutako Drainatze Jasangarriko Hiri Sistema RedSUDSen atxiki zitzaion. Sare nazional bat da, Espainian paradigma- aldaketa bultzatzeko helburuarekin sortua, hiri- drainatzearen ikuspegi konbentzionaletik SUDSak ohiko irtenbide gisa txertatuko dituen drainatze baterantz.

Sareak webgunean mapa interaktibo bat dauka, zeinak sare nazionalera lotuta dagoen proiektu oro ezagutzea ahalbidetzen duen. Hemen kontsulta dezakezu.

Gainera, NILSAren bitartez, proiektu honen esparruan, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Tuterako Campuseko parkinean erabat monitorizatua dagoen SUDSen prototipo bat eraiki da, zeinak bertan sortutako jariatze- uraren gehiengoa jasotzen duen. Prototipo hau uholdeen arriskuen aurrean klima aldaketara egokitzeko konponbide bat erakusteko eta ezagutzeko helburuarekin eraiki da, eta Nafarroako beste toki batzuetan errepikatzen hasi da.