Eduki publikatzailea

Urriaren 19ko Monitorizazio Atariko tailerrean izena emateko epea zabalik dago, LIFE-IP NAdapta-CCko OPEN DAYS 2023 dela eta

Hitzordua Iruñeko Planetarioan izango da 18:00 etatik aurrera eta bertaratzea aurrez aurre edo online egin daiteke.

11-10-2023


Datorren urriaren 19an LIFE-IP NAdapta-CCren OPEN DAYS 2023 Monitorizazio Atariaren tailerrean izena emateko epea zabalik dago. Parte hartu nahi dutenek hemen eman dezakete izena. Tailerra Nafarroako Gobernuak antolatu du eta NASUVINSA sozietate publikoak emango du.

Ekitaldia Iruñeko Planetarioan egingo da eta bertaratzea aurrez aurre edo online egin daiteke. Bi kasuetan, komeni da tailerrean parte hartzeen duten pertsonak ordenagailuarekin, tabletarekin edo mugikorrarekin joatea, modu aktiboan parte hartu ahal izateko.

Tailerra LIFE-IP NAdapta-CCk, Nafarroako Gobernuak eta NASUVINSA-LURSAREAk antolatzen dute, eta Tuterako Urrutiko Hezkuntzako Unibertsitate Nazionalaren (UNED), Estatuko Meteorologia Agentziaren (AEMET) Nafarroako ordezkaritzaren eta Iruñeko Planetarioaren laguntza du.

Klima-aldaketara egokitzeko neurriei buruzko informazioa ematea

OPEN DAYS programaren helburua da LIFE-IP NAdapta-CC proiektuaren esparruan Nafarroan klima-aldaketara egokitzeko garatzen diren neurriei buruzko informazioa ematea. Oraingo honetan, klima-aldaketak Nafarroan dituen ondorioak monitorizatzeko ataria erakusteko tailer praktiko bat da, LIFE proiektu integratuaren C1.1 ekintzaren esparruan garatua. Adibide praktikoen bidez, atariko atalak, bertan nabigatzeko modua, inpaktu-kateak, adierazleak, emaitzen bilaketa, informazioaren kontsulta, metadatuetarako sarbidea, datuen deskarga eta abar erakutsiko dira.