Proyecto

Ezagutu LIFE-IP NAdapta-CC Proiektua

LIFE NAdapta proiektuaren helburu

LIFE16 IPC/ES/000001 – LIFE-IP NAdapta-CC proiektuaren helburu nagusia da Klima Aldaketaren aurreko erresilientzia areagotzea Nafarroan –sektoreartekotasuna, epe luzerako jasangarritasuna, parte hartzea eta sareko lanaren bidez–, Klima Aldaketaren aurreko HCCN-KLINA Ibilbide Orrian jasotako ekintza guztiak abiarazten lagunduz.

Dauden politika sektorial guztiak integratu nahi dira, horien programazioan eta garapenean sar dadin klima aldaketaren aurkako borroka. Beraz, eskualdeko estrategia bat da, sektoreetan modu koordinatuan aurrera egiteko bidea ematen duena.

Aurrekontua:

15.565.090€

(LIFE finantzaketa: 9.339.055 €)

Iraupena:

8 URTE

2017/10/02 - 2025/12/31

Jarduketa eremuak:

Klima Aldaketaren Monitorizazioa, Ura, Basoak, Nekazaritza eta Abeltzaintza, Osasuna, Azpiegiturak eta Lurralde Antolakuntza.

Bloque Contacto

Kontaktua:


Koordinazio taldea

lifenadapta@navarra.es

Proiektuaren koordinatzailea

Isaías Bautista Sanz

LIFE Programa

Ikusi programa