Eduki publikatzailea

Prestakuntza | KLIMA ALDATZEN DA, HIRIA EGOKITZEN DA

“Hirigintzako, arkitekturako eta klima-aldaketako gidaliburua Nafarroan” aurkezpena

15-03-2021


 

Klima-aldaketaren ebidentzia aurrez aurre dugula, zientzian oinarritutako ebidentzia, hirigintzaren eta eraikuntzaren arloko profesionalok gure ezagutza zabaldu behar dugu teknika eta tresna berriak jasoaz, hiri-espazioen, eraikinen eta azpiegituren diseinua klimara egokitu dadin; egun dugun klima izango ez den beste batera, hain zuzen.

 

IKASTAROAREN HELBURUA 

Nafarroako Gobernuak, LIFE-IP NAdapta-CC proiektuaren bidez, “Hirigintzako, arkitekturako eta klima-aldaketako gidaliburua Nafarroan” egin du, eta bertan klimaren bilakaera, eraikita dagoen ingurunean izango dituen eta dituen inpaktuak eta Nafarroan klima-aldaketara egokitzeko har ditzakegun neurriak aztertzen dira.

Hartara, ikastaroaren helburua da gidaliburu horren eduki nagusiei zabalkundea ematea.

 

NORENTZAT DEN

Eraikuntzaren arloko profesional, urbanista eta toki-erakundeetako langile teknikoentzat.

 

FORMATUA

Nafarroako Enplegu Zerbitzuak (SNE) euskarria emango dio eta finantzatu egingo du streaming bidezko prestakuntza hau. Ordu bateko iraupena izango duten sei saio izango dira, zehazki.

Zuzenean ikusteko aukera izango da, txostengileekin debatean aritzeko modua izango da, eta gero SNEren Youtubeko kanalean egongo da eskuragarri.

 

PROGRAMA

Apirilaren 13an, asteartea

18:00-18:30 |  Aurkezpena egiteko webinar edo mintegi multimedia bat

Apirilaren 20an, asteartea

18:00-19:00 | KLIMA ALDATZEN DA, HIRIA EGOKITZEN DA | Peio Oria (AEMET) eta Dámaso Munárriz (LURSAREA/NASUVINSA)

Apirilaren 22an, osteguna

18:00-19:00 | HIRIGINTZAKO, ARKITEKTURAKO ETA KLIMA-ALDAKETAKO GIDALIBURUA NAFARROAN | Efrén Feliu (TECNALIA)

Apirilaren 27an, asteartea

18:00-19:00 | ESKU-HARTZEAK ERAIKINETAN | Raquel Zulaica (NASUVINSA)

Apirilaren 29an, osteguna

18:00-19:00 | ESKU-HARTZEAK ESPAZIO PUBLIKOAN. ORDENANTZAK ETA PROIEKTUAK | Raquel Zulaica (NASUVINSA)

Maiatzaren 4an, asteartea

18:00-19:00 | ESKU-HARTZEAK SANEAMENDU- ETA HORNIDURA-SAREETAN  | Gregorio Berrozpe (NILSA)

Maiatzaren 6an, osteguna

18:00-19:00 | GIZARTE-KALTEBERATASUNA ETA ERAIKUNTZARENA. HIRI-BERRONERATZEKO EREDUAK | Ana Bretaña (NASUVINSA)

 

 

 

IZENA EMATEA

Klikatu hemen izena emateko.

 

LAGUNTZA

Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren eta Nafarroako Aparailari eta Arkitekto Tekniko eta Eraikuntza Ingeniarien Elkargo Ofizialaren laguntza du ikastaro honek.

 

PROGRAMA

Deskargatu programa