Marco estratégico

LIFE NAdapta proiektuaren Esparru Estrategikoa

Nafarroan ingurumen estrategia integral eta zeharkako bat onartu eta ezarri beharrari erantzuten dio Klima Aldaketaren aurreko HCCN-KLINA Ibilbide Orriak.

Nafarroak Klima Aldaketaren aurrean hartutako konpromisoei heltzen die, bere egiten ditu, besteak beste, nazioarteko hainbat helburu –Europar Batasunaren Estrategiakoak, Parisko Hitzarmenekoak (COP21), NBEko Garapen Jasangarrirako Helburuak–, eta trantsizioa sustatzen du emisio apaleko ekonomia baterantz eta lurralde jasangarri eta erresiliente baterantz. Horretarako, berotegi gasen emisioak murrizteko eta Klima Aldaketara moldatzeko helburuak ezartzen ditu, eta jarduketa ildoak eta neurriak definitzen ditu.

LIFE NAdapta proiektua KLINAren barnean dago, eta moldatu ahal izateko ekintzak garatzen ditu hainbat sektoretan. Halaber, HCCN-KLINAren ekintza guztiak gauzatzea sustatzen du, bere neurri osagarrien bidez.

KLINa IBILBIDE ORRIA

*Nafarroako Gobernuak 2018ko urtarrilaren 24an onetsia 

KLINa Memoriak

*2018 eta 2019-2020.

 

4/2022 FORU LEGEA (Irakurketa erraza) 

* ANFAS elkarteak egina, Ingurumeneko Zuzendaritza Nagusiaren enkarguz.

4/2022 FORU LEGEA

*Nafarroako Parlamentuak 2022ko apirilaren 19an onartua.