Ingurumenari eta Klima Aldaketari buruzko albisteak
Klima Aldaketari eta Trantsizio Energetikoari buruzko Foru Legearen aurreproiektuaren parte-hartze publikorako prozesua hasi da eta ekainaren 30era arte zabalik egonen da
10-06-2020
Gaur, asteazkena, hilak 10, hasi eta datorren ekainaren 30era arte zabalik dago Klima Aldaketari eta Trantsizio Energetikoari buruzko Foru Legearen aurreproiektuan parte-hartze publikorako prozesua. Testu berri honek, Foru Exekutiboak joan den irailean onartu zuen klima-larrialdiko adierazpen instituzionalaren ondoriozko klima-anbizio handiagoaren eskakizunari erantzuten dio, eta bat egiten du...
Web bisore espezifiko bat sortu da Nafarroako baso-kudeaketako tresnetarako
28-05-2020
Nafarroako Foru Komunitatean Baso Antolamenduko Proiektuak egiteko, mende bat baino gehiagoko ibilbidea egin da, eta mota horretako tresnei lotutako azalera 310.000 ha-tik gora da gaur egun, baso-azaleraren %48 inguru. Azken hamarkadetan, Informazio Geografikoko Sistemak bezalako teknologia berrien garapenak informazioaren formatua egokitzen joatea ekarri du. Hala ere, informazio-formatua eta...
Klima aldaketaren ondorioz baso-masa zuhaizdunen kalteberatasunaren mapa argitaratu da IDENAn
28-05-2020
LIFE NAdapta proiektuaren esparruan, basoen arloaren helburu nagusietako bat da klima aldaketarekin espero diren eraginen ondorioz kalteberenak diren baso-masak identifikatzea. Nafarroak baso-sistema ugari ditu, eskualde biogeografiko desberdinen elkargunearen ondorioz, eta, gainera, jarduera sozioekonomikoekin, hala nola abeltzaintzarekin edo baso-kudeaketarekin, elkarri eragiten diote....
Trantsizio Ekologikorako Ministerioak zenbait gida praktiko argitaratu ditu uholde-arriskuaren aurrean egokitzapena errazteko
24-04-2020
Trantsizio Ekologikorako Ministerioak zenbait gida tekniko prestatu ditu, uholde-arriskua duten eremuetan kalteberatasuna murrizteko eta hainbat sektore ekonomiko uholde-arriskura egokitzea sustatzeko. Argitaratutako gidak ondoko webgunean daude eskuragarri: AdapteCCa.
—
5 Elementu orri bakoitzeko