Eduki publikatzailea

Onetsi da Klima Aldaketara egokitzeko Plan Nazionala, herrialde seguruago eta erresilienteago bat egiteko klima aldaketaren inpaktuen aurrean

25-09-2020


Ministroen kontseiluak 2020ko irailaren 22an onetsi zuen Klima Aldaketara egokitzeko Plan Nazionala (PNACC) 2021-2030. Plangintzarako oinarrizko tresna moduan ezarri da eta haren helburua da arazoari aurrea hartzeko dugun gaitasuna hobetzea eta askotariko sektoreetarako orientabiderik onenak ematea, ekonomia sendo eta gizarte inklusibo bat xede ditugula. Egokitzapen politikek aukera berriak ematen dizkigute eta, orobat, klima aldaketarekin zerikusia duen ziurgabetasuna murrizten dute. Era berean, ondorio positibo gehigarriak eragiten dituzte biodibertsitatearen kontserbazioan, osasunaren babesean edo klima aldaketaren beraren arintzean. Onartutako dokumentuak, Espainiak klima-aldaketatik eratorritako arrisku garrantzitsuetara egokitzeko beharrari erantzuteaz gain, bat egiten du Europako Kontseiluak planteatutako politika berriekin; izan ere, politika horiek egokitzapena eta berreskuratze-politikak lotzen dituzte pandemiarekin.

Klima Aldaketara egokitzeko Plan Nazionalak (PNACC) helburuak, irizpideak, aplikazio-eremuak eta ekintzak zehazten ditu, erresilientzia eraikitzeko, kalteak aurreratzeko eta minimizatzeko, eta sektoreendako eta gizartearendako orientabideak definitzeko. Zehazki, herrialdeko sektore sozioekonomikoetan garatu beharreko 81 ekintza-ildo definitzen eta deskribatzen ditu, 18 lan-eremutan antolatuta. Horien artean, honako hauek nabarmentzen dira: giza osasuna, ura eta baliabide hidrikoak, natura-ondarea, biodibertsitatea eta eremu babestuak, kostaldea eta itsas ingurunea, baso-babesa, desertifikazioaren aurkako borroka, nekazaritza eta abeltzaintza edo elikagaien segurtasuna. Orientabide sektorialez gainera, planak zazpi lan-ildo giltzarri proposatzen ditu, eremu guztietan zeharkakoak izateko xedez.

Informazio gehiago