Eduki publikatzailea

Nafarroako Gobernuaren eraikinen kontsumo energetikoari buruz informatzen duen webgunea aurkeztu dute

04-07-2019


Garapen Ekonomikoko jarduneko lehendakariorde Manu Ayerdik aurkeztu du ostegun honetan Energia Ataria, jende guztiarendako eskuragarria den webguneko infografien bitartez foru Komunitateko eraikin publikoen kontsumo energetikoari buruzko datu zehatzak biltzen dituena. Horren laguntzaz, bertatik bertara ezagutu eta zenbatzen ahalko dira energia-eraginkortasunean, klima-aldaketarako egokitzapenean nahiz iturri berriztagarrien horniketaren alde abiarazitako neurrien kudeaketa eta emaitzak, besteak beste. Informazio eta azterketarako aplikazio hau Nasuvinsak erabiltzen dituen eraikinen Energiari buruzko Informazio Sistemako (EIS) datuez elikatuko da, eta horren inplementazioa LIFE IP NAdapta proiektu europarreko C6.3 ekintzaren barruan egin da, neurri eta inbertsioen definizioa errazteko, eta ondare publikoa klima-aldaketara nahiz Nafarroako Gobernuaren energia-eraginkortasuneko agendara egokitzeari dagokion jarraipena ahalbidetzeko xedez.

https://www.navarra.es/eu/albisteak/2019/07/04/nafarroako-gobernuaren-eraikinen-kontsumo-energetikoari-buruz-informatzen-duen-webgunea-aurkeztu-dute