Eduki publikatzailea

Euskal Herriko Unibertsitateak antolaturiko “Transformation, Adaptation and Mitigation for a 1.5 degree Global Warming” izeneko udako ikastaroan

12-06-2019


LIFE NAdaptan parte hartzen duten Nasuvinsako teknikariak Bilbon izan ziren 2019ko uztailaren 10ean, 11n eta 12an, Euskal Herriko Unibertsitateak antolaturiko “Transformation, Adaptation and Mitigation for a 1.5 degree Global Warming” izeneko udako ikastaroan. Ikastaro horretan, hirietan klima aldaketara egokitzeko estrategiei heldu zitzaien, baita tresnak hautatzeari eta klima aldaketa arintzeko politikak lehenbailehen diseinatu eta aplikatzeari ere, tenperatura globala ez dadin 1,5 °C baino gehiago igo.

Ikastaro horretan ikasitakoak eta hartan aipaturiko erreferentziek ahalbidetu dute hobeki bideratzea klima aldaketara egokitzeko eta hura arintzeko neurriak, klima aldaketari buruzko ibilbide orriaren esparruan hartu beharrekoak, baita, egokitzearen kasuan, LIFE NAdapta proiektuan berariaz hartu beharrekoak ere.