Eduki publikatzailea

LIFE NAdapta parte hartzen du EHUren udako ikastaroan "Klima aldaketa eta Ekonomia Zirkularra"

26-06-2019


EHUren udako ikastaroan izan ziren LIFE NAdapta proiektuan parte hartzen duten Lursarea sareko zenbait teknikari. Helburua da agertoki bat aurkeztea ekonomia zirkular baterako trantsizioaren erronkari buruz, ahalbidetuko duena baliabideak ahal beste aprobetxatzea, orain hondakin direnak transformatuz lehengai izateko, edo energia sortzeko eta, horrela, erregai fosilen kontsumoa murrizteko. Xedea da garapen jasangarriko eredu baterantz aurrera egitea, isuriak urritzea karbono gutxiko gizarte bat lortzeko, eta klimaren erronkei aurre egitea. Horrez gain, ikusaraztea zer aukera dauden ekonomia zirkularrari eta klima errespetatuko duen garapen ereduari loturik, eta aberastasuna eta enplegua sortzeko gai den sare ekonomiko eta teknologiko bat garatzeari loturik.