Eduki publikatzailea

INTIAk izurriteen abisuen estazioa aurkeztu die nekazaritza-enpresan sartzeko ikastaroko ikasleei

30-08-2019


2019ko abuztuaren 29an eta 30ean, INTIAko Carmen Goñik Life NAdapta proiektuaren esparruan garatzen ari den izurriteen eta gaixotasunen abisu-estazioaren funtzionalitateak aurkeztu zituen. 30 nekazari eta abeltzain izan ziren bertan. INTIAk antolatutako ikastaroa Erriberrin eta Atarrabian egiten da.

LIFE NAdapata proiektuak klima-aldaketara egokitzeko dituen helburuen barruan, abisu-estazioak aukera emanen du izurrite eta gaixotasun berrien agerpena arin detektatzeko eta jakinarazteko, bai eta dagoeneko ezarrita daudenen portaera-aldaketak antzemateko eta jakinarazteko ere. Abisuetarako aplikazio espezifiko bat garatzea, datu meteorologikoetan oinarritutako gaixotasunak aurreikusteko ereduen modulua zabaltzea eta urrutiko kontrolaren jarraipena egiteko sistemak izanen dira proiektu hau garatu bitartean tresnan ezarriko diren hobekuntzetako batzuk