Eduki publikatzailea

Tuterako NUPeko campusak badu drainatze-sistema jasangarri bat, jariatze-ura hobeto kudeatzeko klima-aldaketaren aurrean

24-02-2020


LIFE NAdaptaren C2.3 ekintzaren helburua drainatze jasangarriko sistemak sustatzea da, klima-aldaketara egokitzeko neurri gisa. Helburu hori lortzeko, hiru hurbilketa eginen dira: erakuspen-prototipo bat eraikitzea, sistema horien abantailak inplikatutako eragileei zabaltzea, eta indarrean dagoen araudian irizpide horiek nola txertatu ezarriko duen azterlan bat egitea.

Euri-urak kudeatzeko arau orokor gisa, iragazgaiztearen eta kanalizazioaren aurrean, drainatze jasangarriko sistemen abantailak, hain zuzen ere, ur horiek in situ kudeatzea dira. SUDSek aukera ematen dute azalera batean sortutako jariatze-bolumena ijezteko, haren zati bat iragazteko eta araztegiek tratatu beharreko kutsadura murrizteko (edo, saneamenduko sare unitarioek gainezka egiten badute, isurtzeko).

Testuinguru horretan, orain arte honako zeregin hauek egin dira:

- Erregimen plubiometrikoaren eta jariatze-uraren jarraipena egiteko ekipoak instalatzea

- Laginak hartzeko metodo eta protokolo bat ezartzea

- Euri-aldietan jasotako ur-laginen ezaugarriak zehaztea

Orain arte lortutako emaitzek erakusten dute korrelazio handia dagoela materia partikulatuaren eta aztertutako metalen kontzentrazioaren artean, eta, gainera, metalen kontzentrazioa handitu egin dela euri-etapak hasi ondorengo lehen uneetan.

- NUPen hedapen-jardunaldiak egitea: 2018ko azaroan jardunaldi bat egin zen, eta hainbat arlotako 149 pertsona bertaratu ziren (publikoa, pribatua, akademikoa). Bertan, uraren kudeaketa integrala izan zen udalerrien erronka berria, hiru ikuspegitatik: teknikoa, legezkoa eta toki-eremuari buruzko zehaztapenekoa. 2019ko apirilean hitzaldi bat egin zen Tuterako NUPen campusean, proiektua unibertsitateko komunitateari aurkezteko.

- Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) campuseko aparkalekuan SUD bat eraikitzea, Nafarroako Unibertsitate Publikoarekin hitzarmena egin eta legezko xedapen guztiak bete ondoren. Bi dekantazio/biorretentzio eremu daude solido esekien zati handi bat atxikitzeko eta jariatzearen abiadura geldiarazteko, eta horietako bat euri-lorategi batekin osatzen da. Drainatutako eremu osoa 5500 m2-tik gorakoa da, eta biltegiratze-bolumena, gutxi gorabehera, 500 m3-tik gorakoa. Biorretentzio eremuetako landaretzarako erabiltzen diren espezieak aromatikoak (labanda, erromeroa, ezkaia, salbia) eta zuhaixkak (zumitza eta lila) dira.