Eduki publikatzailea

LIFE NAdaptak Nafarroako talde bati aholku eman dio robotikako LEGO League delakoan.

31-12-2019


FSINGENIUM Team taldea ikasle talde bat da, “City Shaper” erronkara aurkeztu dena FIRST LEGO League delakoan. Mundu mailako lehiaketa bat da, eta ia 50 herrialdetako 32.000 taldek parte hartzen dute. Ez da nazioarteko sari bat lortzen duten lehenbiziko aldia.

Proposaturiko erronka zientifiko-teknologikoari erantzuteko, sistema adimendun bat planteatu dute, hirietan klima aldaketak dituen ondorioekin loturik. Bakarrik bizi diren eta zailtasunak dituzten pertsonengan jarri dute arreta. Laguntzeko eta segurtasunerako sistema bat diseinatu dute, adimen artifizialaren bidezkoa, pertsona horien segurtasuna bermatzeko, beren intimitatea eta pribatutasuna errespetatuz. Adimen artifizialeko sistemak erabiltzailearen jokabideak ikasten ditu, horiek identifikatzeko eta aldaketez ohartarazteko, aldaketek adierazten baitute arrisku egoeraren bat egon daitekeela (erorketak eta etxeko istripuak ere detektatzen ditu). Sistemak pertsonen intimitatea errespetatzen du, baina bide ematen du azkar esku hartzeko, eta, horrela, egoera horien ondorioak gutxitzeko.

NASUVINSAk, LIFE NAdapta proiektuaren bazkidea baita, hauei buruzko informazioa eman zien: berotze globala, krisi klimatikoa, haren ondorioak Nafarroan eta kliman aurreikusten diren aldaketak, baita hirietako eta lurralde osoko zaurgarritasunari eta arriskuari buruzko informazio osagarria ere (proiektuko C1 eta C6 arloetako ekintzetan aztertua).