Eduki publikatzailea

Adituek klima-aldaketaren eta baso-suteen arazoa landu dute LIFE NAdapta eta POCTEFA ALERT proiektuek batera antolaturiko jardunaldi tekniko batean

10-12-2019


Joan den azaroaren 21ean eta 22an “Baso-suteak eta klima-aldaketa” jardunaldi teknikoa egin zen Iruñean, Nafarroako Gobernuko Babes Zibileko eta Larrialdietako Zerbitzuak sustaturik eta LIFE NAdapta eta POCTEFA-INTERREG ALERT proiektu europarrek batera antolaturik. Arloko adituek Espainiako azken sute handiak nola kudeatu diren azaldu zieten jardunaldira bertaraturiko 120 lagunei. Esperientzia haien berri emateaz gain, prebentzioaz ere aritu ziren, erregaia kudeatzeko esperientzien eta plangintzaren nahiz elkarlanaren bitartez bideraturiko prebentzio-lanez, hain zuzen. Sua itzaltzeko operatiboen kontrol-gaitasunetik at dauden su gero eta bortitzagoak sortzen ari dira, bai klima-aldaketak eragindako klima-baldintza berrien ondorioz eta bai lurraldea erabiltzeko moduetan egon diren aldaketen ondorioz. Hortaz, txostengileek prebentzioaren garrantzia azpimarratu zuten, arrisku hori kudeatzeko tresnarik hoberena baita.

"Baso-suteak eta klima aldaketa" jardunaldi teknikoa

2019ko azaroaren 21eko hitzaldiak

Marcelino Nuñez-Testuinguru meteorologikoaren azterketa

Marcelino Nuñez-Basoko meteo sutea Vallesecon, Kanaria Handian

Marcelino Nuñez-Iragarpen meteorologikoa Kanaria Handian

Marcelino Nuñez- Baso-sutea Ribera d´Ebren, Tarragonan

Cristina Montiel-Agertokia zehaztea. Kudeaketa proaktiborako tresnak​​​​​​​

Jorge Iñesta-Baso-suteen tipologia Nafarroan

Peio Oria- Egoera meteorologikoak

Federico Grillo-GIF Kanaria Handia 2019

Ricard Exposito-RRETEX Sutea Ribera d´Ebren

​​​​​​​2019ko azaroaren 22ko hitzaldiak

Beatriz Gonzalo-Kudeaketa gune estrategikoak Eskualde Atlantikoan

Pedro Aramburu-PEPLIF Kantabria

​​​​​​​Rafael Lopez del Río-Erregaia kudeatzeko plangintza Aragoin

​​​​​​​Manuel Merino-RAPCA Andaluzia

​​​​​​​Marc Taull-Artzain-aprobetxamendua Katalunian

​​​​​​​Rosa Canals-Open2preserve

​​​​​​​Federico Grillo-Su teknikoaren erabilera

​​​​​​​Eusebi Casanova-Basoko lanketak Perellón

 

Jardunaldiaren argazkiak Irudien galerian