Eduki publikatzailea

Ikerketa batek hondakin-uren araztegiei erabakiak hartzen laguntzeko sistema bat ezartzeko gakoak planteatzen ditu

31-01-2020


LIFE NAdapta proiektuaren barruan, Lequiaren aholkularitza teknikoa izan dugu. Gironako Unibertsitateko ikerketa-taldea da, saneamendu-arloan erabakiak hartzen laguntzeko sistemen arloan esperientzia duena, eredu matematikoek eskaintzen dutenaz haragoko laguntza emanen duen sistema baterako oinarriak ezartzeko, zaintza-teknologiak integratuz, datuak eskuratzea, baliozkotzea eta denbora errealean erabiltzea barne.

Azterlan horretan, barne hartutako hondakin-uren araztegien egungo egoera diagnostikatu zen, haien funtzionamendua eta ekosistema industrialak aztertuz, eta erabakian laguntzeko sistema propio bat ezartzeko ibilbide-orri bat proposatu zen.

Azterlana NILSAko teknikariei aurkeztu zitzaien, eta horiek proiektuaren bazkide gisa eskatu zuten azterlana, 2020ko urtarrilaren 31n.