Eduki publikatzailea

Klima aldaketaren ondorioz, Iruñeak Mediterraneoko klima izanen luke mendearen erdialdean, Extremadurakoaren edo Andaluziakoaren antzekoa

Iruñean kontsumitutako energiaren % 10 baino gutxiago dator iturri berriztagarrietatik, eta isurketen erdia baino gehiago garraioari lotuta dago.

11-12-2020


Iruñeko Udalak 2030erako Trantsizio Energetikoaren eta Klima Aldaketaren Estrategiaren barruko azterketa energetikoa aurkeztu du, klima aldaketaren eraginen kalteberatasunei eta arriskuei buruzkoa. Azterketa horrek agerian uzten du areagotu egin direla bai herritarren osasunerako arriskuak bai hiriarentzako arriskuak; izan ere, tenperatura igotzen ari da, eta eurite handiak areagotzen. Horrek guztiak eragina izanen du hiriko kliman eta paisaian –bilakaera izaten ari da dagoeneko–, eta, mendearen erdialdean, Iruñeak Extremadurako, Andaluziako edo Mediterraneoko zenbait udalerriren antzeko klima izan lezake. Diagnostikoak nabarmentzen du Iruñeak kalteberatasun ertaina duela klima aldaketaren aurrean, herritarren ezaugarriengatik (zahartze indize handia), lehorteen eta uholdeen hazkundeagatik eta paisaian jasanen dituen aldaketengatik. Beste alderdi batzuk ere aipatzen ditu, hala nola airearen kalitatearen galera. Datu itxaropentsu gisa, adierazten du «egokitzeko gaitasun handia» duela. Gehiago irakurri.