Eduki publikatzailea

Tuterak saneamendu-sareek gainezkatze gertaerak monitorizatzeko sare oso osatua izanen du laster

27-02-2020


LIFE NAdaptaren "Saneamendu-sistemen gainezkatzeen eta ingurumen-inpaktuaren jarraipena egiteko sarea garatzea" C2.2 ekintzaren esparruan, lehentasunezkotzat jotako saneamendu-sareen gainezkatze-puntuak hornitzen ari dira. Gainezkatze-puntuak saneamendu-sare unitarioetan aurreikusitako instalazioak dira, euri-jasak daudenean edukiera-arazoak saihesteko.

Gaur egun Tuterako sareak 11 gune ditu eta laster 15era zabalduko da. Erabilitako ekipoek mugikorrera eta posta elektronikora alertak igortzeko aukera ematen dute, gainezka egin duten gertaerak detektatzeko eta, behar izanez gero, jarduteko.