Eduki publikatzailea

Urtebetean Nafarroako 104 udal batu dira Klimaren eta Energiaren aldeko Alkatetza Itunera

06-03-2020


Ekimena LIFE NAdapta Proiektuaren barnean abiatu zen orain dela urtebete eta, orduz geroztik, Nafarroako 104 udal batu dira Klimaren eta Energiaren aldeko Alkatetza Itunera, konpromiso hauek hartuta batu ere: berotegi efektuko gasen (BEG) isurketak 2030era arte %40 gutxienez murriztea eta klima-aldaketarekiko erresilientzia handitzea. Ekimenak hala laguntzen du KLINaren, hots, Nafarroako klima-aldaketari buruzko ibilbide-orriaren helburuak bete daitezen. Xede horiek lortze aldera, toki entitateek tokiko ekintza planak prestatuko dituzte, LIFE NAdaptaren laguntza teknikoarekin, eta plan haien bidez zehaztuko dira tokian tokiko neurriak. Ekimenari orain arte atxikitako udalerrietan Nafarroako biztanleen % 76,7 bizi dira

Gehiago irakurri