Eduki publikatzailea

Web bisore espezifiko bat sortu da Nafarroako baso-kudeaketako tresnetarako

28-05-2020


Nafarroako Foru Komunitatean Baso Antolamenduko Proiektuak egiteko, mende bat baino gehiagoko ibilbidea egin da, eta mota horretako tresnei lotutako azalera 310.000 ha-tik gora da gaur egun, baso-azaleraren %48 inguru. Azken hamarkadetan, Informazio Geografikoko Sistemak bezalako teknologia berrien garapenak informazioaren formatua egokitzen joatea ekarri du. Hala ere, informazio-formatua eta erabilitako datu-eredua desberdinak direnez, zaila da informazioa berrikustea edo, adibidez, masen analisia eta denbora-bilakaera egitea, edo gauzatutako jarduerei erantzutea.

Gaur egun gizarteak aurre egin behar dion erronkak, hau da, baso-sistemak klima-aldaketara egokitzeak, plangintza-tresnetan bildutako informazioa eskuragarria eta ordenatua izatea eskatzen du, eta datuetarako sarbidea eraginkorra izatea. Ildo horretan, Interreg POCTEFA iForWood proiektuaren esparruan, basoak kudeatzeko tresnen informazioa biltzeko berariaz diseinatutako datu-base geografiko bat sortu da. Datu-base geografikoak SITNA APItik abiatuta egindako web bisore bat elikatuko du. Bisore hori Nafarroako Datu Espazialei buruzko Azpiegituran (NDEA) egonen da eskuragarri.

LIFE NAdapta proiektuaren esparruan, datuak datu-eredu komunera egokitzen laguntzen ari da, bai eta informazio hori geodatabasean eta web bisorean kargatzen ere.

Bisorearen bidez, teknikariek eta kudeatzaileek baso-plangintzako tresnetan jasotako informazioa biltegiratzen eta ustiatzen ahalko dute, bai eta masen egoeraren denbora-analisia ere, eta, beraz, aplikatutako basogintzaren eraginkortasunaren ebaluazioa.