Eduki publikatzailea

Klima aldaketaren ondorioz baso-masa zuhaizdunen kalteberatasunaren mapa argitaratu da IDENAn

28-05-2020


LIFE NAdapta proiektuaren esparruan, basoen arloaren helburu nagusietako bat da klima aldaketarekin espero diren eraginen ondorioz kalteberenak diren baso-masak identifikatzea.

Nafarroak baso-sistema ugari ditu, eskualde biogeografiko desberdinen elkargunearen ondorioz, eta, gainera, jarduera sozioekonomikoekin, hala nola abeltzaintzarekin edo baso-kudeaketarekin, elkarri eragiten diote. Eskualde biogegrafikoen arteko trantsizioak espezie askoren banaketa-eremuen mugak hartzen ditu, eta horien hegoaldeko mugetan eta beheko altitude-kotetan aurreikusten dira aldaketarik handienak Iberiar Penintsulako populazioen banaketari eta ugaritasunari dagokionez. Beraz, Nafarroan klima-aldaketaren aurrean kalteberak izan daitezkeen baso-sistemak eta -masak identifikatzea funtsezkoa da baso-kudeaketa egokituaren estrategiak diseinatzerakoan. Nafarroan egindako lehen hurbilketa da.

Mapak barne hartzen du Espainiako 1: 25.000 Baso Mapako (MFE)  poligonoen kategorizazioa Nafarroan, kontuan hartuz zein den baso-espezieen sentikortasun-indizetik abiatuta kalkulatutako klima aldaketarekiko kalteberatasun potentziala, ondokoen arabera: bibliografia, MFEren poligono bakoitzaren batez besteko indize termiko eta onbrotermikoak eta AEMETen klima-aldaketaren proiekzio erregionalizatuen arabera aurrez aipatutako indize bioklimatiko horien aldaketak.

Mapa Nafarroako Datu Espazialei buruzko Azpiegituratik (NDEA) kontsultatu edo deskargatu daiteke:https://idena.navarra.es).