Eduki publikatzailea

Nafarroako bertako barazki barietateen gida

30-10-2020


INTIAk Nafarroako Bertako Barazki Barietateen Gida argitaratu berri du. Fitxa didaktiko batzuen bidez, garai bateko hazi bakoitzaren eta horien ekoizpen eremuen berezitasunak deskribatzen dira. Lanaren lehen fasea (2018-2020) Nafarroa klima aldaketara egokitzeko Life-IP NAdapta-CC estrategia integratuaren esparruan egin da. Proiektuan aurreikusten diren ekintzen esparru zabalaren barruan, balioetsi nahi izan da bertako barietateen eta, zehazki, gure elikaduraren parte izan diren eta diren barazki barietateen erresilientzia handia; barietate horiek iraun dute, belaunaldiz belaunaldi pertsona askok beren ezagutza eta tradizioen arabera egindako landaketa, hautaketa eta kontserbazio lanari esker. Proiektuaren esparruan hartutako konpromisoek hainbat alderdi biltzen dituzte:

1) Hainbat arrazoirengatik urte luzez tokiko eta familiako eremuan kontserbatzen ziren barietateen haziak aurkitzea eta, kasua bada, lagin bat jasotzea. Haziak kontserbatu dituztenen ustez garrantzitsua den informazioa biltzea.

2) Hazi horiek erreproduzitzea, baldin eta bildutako kopurua Germoplasma Bankuak eskatutakoa baino txikiagoa bada, eta behar bezala ezaugarritzea.

3) Haziak Zaragozako Germoplasma Bankura eramatea (CITA), bertan kontserbatzeko.

4) Egindako lana biltzen duen gida bat prestatzea. Beraz, gida honek orain arte egindako lana islatzen du. Gainera, hurrengo urteetan osatuko da, LIFE-IP NAdapta-CC proiektua amaitu arte.