Eduki publikatzailea

LIFE NAdaptaren saioak, ESRIren konferentzian

25-11-2020


Joan den azaroaren 4an, NASUVINSAk, LIFE NAdapta proiektuko bazkideak, lurralde aholkularitzaren arloko bi aplikazio berritzaile aurkeztu zituen ESRIren konferentzian, LIFE NAdapta proiektuaren esparruan. Ekitaldiaren webgunean erregistratuz gero, aurkezpenak ikusten ahalko dituzu:

- Bizitegi parkearen diagnostikoa. Irizpide klimatikoak, eraikuntzakoak eta sozioekonomikoak.

- Klima aldaketak Nafarroan dituen ondorioen jarraipena egiteko adierazleen ataria.

ESRI konpainia (Environmental Systems Research Institute) informazio geografikoko sistemetarako softwarearen diseinuan aitzindari da mundu mailan, eta bere konferentzia arlo honetako aplikazio berriak aurkezteko nazioarteko erakusleiho nagusietako bat da.

NASUVINSAren Facebookeko eta LinkedIneko profiletan ere eskuragarri dago albistea.