Eduki publikatzailea

Nekazaritzaren arloko ekintzei buruz idatzi diren artikuluak eta aldizkari teknikoetan argitaratu direnak

12-11-2020


INTIAk bost artikulu argitaratu ditu proiektuaren lehen fasean. Artikulu horiek NAdapta-CC LIFE-IP proiektuaren esparruan, nekazaritzaren arloan, egiten dituen jarduerei buruzkoak dira, eta nekazaritza sektorean klima aldaketara egokitzeko egin daitezkeen estrategien berri emateko eta gizartea kontzientziatzeko helburuarekin argitaratu ditu.

Navarra Agraria.  233. zenbakia | 2019ko martxoa eta apirila

URA - Uraren kudeaketa nekazaritza sektorean eta klima aldaketara egokitzea. Presio txikiko ihinztagailuekin ureztatzeko saiakuntzak. Marta Goñi (INTIA)

Presio txikiko ihinztagailuekin ureztatzeko INTIAk LIFE NADAPTA proiektuaren esparruan egindako saiakuntzen balantzea. Proiektuak helburu du Nafarroa klima aldaketara egokitzea.

Navarra Agraria.  242. zenbakia | 2020ko iraila eta urria   

LIFE NAdapta. Nekazaritza sektorea klima aldaketara egokitzea.

Artikulu honetan, LIFE-IP NADAPTA proiektuaren lehen bi urteetan Nafarroan nekazaritza eta abeltzaintza egokitzeko egindako esperientziekin lortutako aurrerapenak aurkezten dira. C4 ekintza taldea (Nekazaritza eta Abeltzaintza), LIFE-IP NAdapta proiektua (INTIA, UPNA, NILSA).

Navarra Agraria.  242. zenbakia | 2020ko iraila eta urria 

LANDARE MATERIALA - Zerealaren barietate berriak. 2020ko ereintzak. Jesús Goñi Rípodas eta Amaia Caballero Iturri (INTIA)

2019-2020ko kanpainan, INTIAk laborantza estentsiboen 60 saiakuntza baino gehiago egin ditu, eta 293 barietate probatu. Emaitzak eta udazkeneko ereintzetarako gomendioak aurkezten ditugu.

Navarra Agraria.  242. zenbakia | 2020ko iraila eta urria  

LANDARE MATERIALA - Nafarroako bertako barazki barietateen gida. Amaya Uribarri Anacabe, Asunción Tiebas Pérez, Salomón Sádaba Díaz de Rada, José Diego Sarratea Arregui (INTIA)

INTIAk Nafarroako barazkien hazi zaharrak bildu ditu, eta Germoplasma Bankuan gorde, kontserbatzeko eta erabiltzeko. Helburua da klima aldaketarekiko erresilienteak diren haziak babestea. Lanen laburpena aurkezten dugu.

Revista Alimentaria. 517. zenbakia | 2020ko urria

LANDARE OSASUNA- INTIAko abisu estazioa. Nafarroako laboreen osasuna babestea. Carmen Goñi (INTIA)

Elikadura katearen segurtasuna bermatzeko, laboreen osasuna behar bezala kudeatu behar da. Horretarako, patogenoen egoerari buruzko informazio erreala eta fidagarria ematen duten tresnen laguntza behar da, teknikariei eta nekazariei erabakiak hartzen laguntzeko.