Eduki publikatzailea

Espainiako Gobernuak Epe Luzerako Deskarbonizazio Estrategia onartu du

04-11-2020


Epe Luzerako Deskarbonizazio Estrategiak (ELP 2050) –Ministroen Kontseiluak onartu zuen atzo, 2020ko azaroaren 3an– ibilbide bat ezartzen du, mendearen erdialdean energiaren azken kontsumoa guztiz berriztagarria izan dadin. Horri esker, Espainiako ekonomiaren lehiakortasuna areagotuko da, eta ondorio positiboak izanen ditu osasunean, biodibertsitatean eta klima aldaketara egokitzeko prozesuan. ELP estrategia bat dator Europar Batasunak zuzentzen duen nazioarteko anbizio klimatikoaren gorakadarekin. Emisioei dagokienez, 2050ean, lehen kontinente neutroa izan nahi du Europak. ELP 2050 estrategian ezarritako ibilbideari esker, berotegi efektuko gasen emisioak (BEG) % 90 murriztu ahal izanen dira, 1990. urtearekin alderatuta. Gainerako % 10a karbono hustubideek xurgatuko dute. Klima neutraltasunerako trantsizioak aukera ugari eskaintzen dizkio Espainiako industriari, sektore estrategikoen garapenari esker; besteak beste, energia berriztagarriak, hidrogeno berdea eta energia biltegiratzea, balio kate osoan zehar. Informazio gehiago.