Eduki publikatzailea

LIFE NAdapta, «Klima aldaketari buruzko erantzunak, komunikazioaren eta hezkuntzaren arloetatik» izeneko XVII. mintegian

04-11-2020


Egun hauetan (2020ko azaroaren 3tik 5era bitartean), CENEAMek antolatutako «Klima aldaketari buruzko erantzunak, komunikazioaren eta hezkuntzaren arloetatik» izeneko XVII. mintegia egiten ari dira, eta klima larrialdiaren kultura berria jorratzen ari dira bertan. Ekitaldia urtero egiten da 2004tik, eta honako helburu hauek ditu:

- Diagnostiko bat egitea Klima Aldaketari buruzko Nazio Batuen Esparru Konbentzioaren 6. artikuluak Espainian izan duen garapenari buruz. Artikulua Ahalduntze Klimatikorako Ekintzari buruzkoa da, eta klima aldaketarekin zerikusia duten gaien inguruko hezkuntza, sentsibilizazioa, informazioa eskuratzeko eskubidea eta parte-hartzea aipatzen ditu.

- Klima Aldaketari buruzko Konbentzioko Ahalduntze Klimatikorako Ekintzan aurreikusitako jardueren eraginkortasuna ez ezik, jarduera horien arteko loturak eta aldaketa arintzeko aplikatuko diren politikak eta neurriak ere aztertzea.

- Energia berriztagarriak, energia aurrezpena eta mugikortasun jasangarria sustatzen lan egiten duten pertsonen arteko ideien eta esperientzien trukea eta lankidetza sustatzea.

LIFE NAdapta mintegi horretan parte hartzen ari da (iazko edizioan ere parte hartu zuen), eta proiektuaren esparruan garatu dituen Nafarroako klima aldaketako monitorizazio adierazleak aurkeztu ditu «Esperientzien azoka txikian». LIFE NAdaptaren «erakustoki birtuala» bisitatu dezakezu hemen.