Eduki publikatzailea

OPEN DAYS 2021 – LIFE-IP NAdapta-CC proiektuaren emaitzak aurkezteko jardunaldiak

31-03-2021


NAdapta proiektu integratuak, Europar Batasunaren LIFE programak finantzatuak, Nafarroa klima-aldaketara egokitzeko proiektuaren emaitzak aurkezteko lehen Open DAYS jardunaldiak egin zituen 2021eko martxoan.

 Saioak online antolatu eta moderatu zituen Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak, Itziar Gomez kontseilaria bertan zela, besteak beste, ekitaldiaren irekiera instituzionala egiteko.

 Hainbat arlotako 420 pertsona baino gehiagok parte hartu zuten guztira saioetan, Administrazio Publikotik, Europako erakundeetatik eta Europako beste proiektu batzuetatik, sozietate publikoetatik, tokiko erakundeetatik, unibertsitateetatik eta enpresetatik etorriak.

Martxoaren 2ko lehen jardunaldian, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilari Itziar Gómezek ongietorria egin zien bertaratutakoei, eta jardunaldiak hasi zituen. Proiektuaren koordinatzaile teknikoa den Joël Dozzik sarrera egin zion labur-labur proiektuari eta nekazaritza eta abeltzaintzaren zein osasunaren arloetako emaitzak azaltzeko jardunaldiari.

 
 

Nekazaritza eta abeltzaintzaren arloan, INTIAko Maite Aguilar-ek nekazaritza-sistemek klima-aldaketaren aurrean duten kalteberatasuna murrizteko jardunbideak deskribatu zituen, ustiategien ikuspegi integralaren bidez eta irtenbide berritzaileei esker. Presio baxuko aspertsoreak erabiliz, ekoizpena murriztu gabe aurrezten da energia eta ura artoa, brokolia eta ilarra bezalako laboreetan. INTIAk laguntza teknikorako web-tresna bat jarriko du eskura, laboreak ureztatzeko erabakiak hartzeko. Landare-materiala klima-aldaketara egokitzeko, antzinako gari-barietateak eta tokiko barazkiak berreskuratzen ari dira, eta barietateen gidak egin dituzte. Landare-osasunari dagokionez, hobetzen ari da INTIAren webgunean izurriteen eta gaixotasunen berri emateko  dagoen estazioa, eta mugikorrerako aplikazio bat garatu da. Lurzorua, materia organikoa eta laboreak kudeatzeko estrategietan egindako lanei dagokienez, NUPeko Iñigo Virtok lurraldeko eskualde guztietarako erresilientzia-adierazleen erreferentzia-mailekin egindako lurzoruen mapa aurkeztu du. Estrategia gehienek eragin positiboa edo neutroa dutela egiaztatu da. Material organikoen ekarpena da eragin positibo eta nabarmenena dueña.

 
 

Osasunaren arloan, Nafarroako Gobernuaren NOPLOIko Estrella Miqueléiz-ek deskribatu zituen  klima-aldaketaren ondorioek giza osasunean eragiten dituzten faktore sozial erabakigarriak baita muturreko lan-baldintzei, airearen kalitateari, arrisku berriei, giza gaixotasunen bektoreei eta polen edukiei buruzko profesionalentzako gidak, prebentzio-ekintzak eta zaintza-sistemak ere. . Klima-aldaketak COVID-19an duen eraginak interes handia piztu zuen bertaratuen artean.

 

Martxoaren 4ko jardunaldian, GAN-NIKeko Ana Castiellak uraren kudeaketa egokituaren saioei hasiera eman zien, proiektuan garatutako uholdeei aurre egiteko 17 udal-larrialdietarako planen helburuak, edukia eta tresnak azalduz. Adibide gisa jarri zuen Tafallako berariazko kasua. Uholdeei aurre egiteko tokiko jarduketa-planek babes-maila egokia emanen diete herritarrei, eta, ahal den neurrian, eragin daitezkeen kalte materialak murriztuko dituzte. Horrez gain, plan horiek ezartzeko tresna informatiko bat jarriko dute, mugikorretan baliatzekoa, alerta goiztiarra eta eraginkortasuna errazteko. Amaitzeko, egin beharreko urratsak azaldu zituen, Nafarroa osorako eta uholde-arriskua duten tarte guztietarako eskualde-mailako abisuetarako eta alerta goiztiarrerako plataforma bat sortuz, ahalbidetuko duena ingurune bakar batean koordinatzea larrialdien kudeaketan inplikaturikoak: Nafarroako Gobernua (Babes Zibila eta Ingurumena) / Udalak / AEMET / Konfederazioak) eta herritarrak, oro har (ebaluazioan). Bestetik, INTIArekin bat, klima-aldaketak Nafarroako erregimen naturaleko ur-baliabideetan eta nekazaritzako ustiapen-sistemetan duen eragina ebaluatuko da (emaitzak gutxi barru).

 
 

Ondoren, NILSAko Josetxo Chérrez-ek hitza hartu zuen, eta azaldu zuen hondakin-urak tratatzeko instalazioetako alerta goiztiarreko sistemek (EWS) isurketen kalitatearen bermea hobetzen dutela eta ibilgu naturalen eta ekosistemen egoera zaintzen dutela, eta HUAetan erabakiak hartzen laguntzeko sistema dela. 38 gainezkabide puntuko jarraipen-sareak aukera ematen du murrizteko gainezkatzeak duen eragina saneamendu-sistemak hartzen dituzten ibilguetan. Azkenik,  erakutsi zuen nola ezarri den Tuterako NUPen hiri-eremuetarako drainatze jasangarriko prototipo sistema bat, jariatze-urenk kutsadura kudeatzeko eta hiriko ingurune naturala hobetzeko. Sistema horien bidez hobekuntza kualitatibo eta kuantitatibo garrantzitsuak lortzen ari dira, eta horiek erraz eraman daitezke edozein hiri-ingurunetara. 

 
 

Emaitzak aurkezteko azken egunean, martxoaren 9an, Klima Aldaketaren monitorizazioaren eta Azpiegitura eta Lurralde Plangintzaren arloetako aurkezpena egin zen. NASUVINSAko Beatriz San Martín-ek eman zion hasiera eta azaldu zuen zein izan zen metodologia klimarako eta energia jasangarrirako 16 alkatetza-itun taldekatu eta indibidual egiteko. Atxikipen-hitzarmenak formalizatu ziren Nafarroako 162 udalerrirekin. Halaber, azaldu zuen nola klima-aldaketaren ondoriozko klima-aldagarritasunak nola eragiten duen lurralde- eta hirigintza-antolamenduko jardueren kalteberatasunean. Proiektuarekin lortutako paisaiari buruzko gidaliburu tematikoak eta arkitektura, hirigintza eta klima-aldaketari buruzko gidaliburuak aukera ematen dute eraikitako ingurunearen eta ondare publikoaren ezagutza handitzeko, ondare hori klima-aldaketara eta energia-efizientziara egokitzeko neurriak eta inbertsioak definitzeko, bai eta hura ezartzeko politika koordinatua sortzeko ere. Bestalde, GIS mapak aurkeztu zituen, garraio-azpiegituretan klima-aldaketarekiko dauden kalteberatasun-puntu kritikoekin, eta egokitzapenerako kudeaketa-eredu berritzaileen ibilbide-orria ere aurkeztu zuen, honako hauek barne hartzen dituena: energia-berroneratzea bultzatzea eta estimulatzea, politika integrala garatzea, baliabide ekonomikoak kudeatzea eta finantza-mekanismo berriak aktibatzea, eta energia-berroneratzeari buruzko gaikuntza eta prestakuntza. Bere hitzaldia amaitzeko, hiri-ingurune batean energia berroneratzeko eta klima-aldaketara egokitzeko proiektu pilotu bat garatzeari buruz hitz egin zuen, zehazki Tuterako Lourdes auzoan (7 esku-hartze eremu ditu, 122 eraikin eta 1.169 etxebizitza) eta Burlatan.

 
 

Xabier Velascok, NASUVINSAkoak, proiektuan garatutako  klima-aldaketa monitorizatzeko atari espezifikoa aurkeztu zuen. Bertan, Nafarroako klima-aldaketaren adierazle estrategiko eta sektorialen jarraipenari buruzko informazioa jasotzen da, arriskuari, esposizioari, kalteberatasunari, inpaktuari eta egokitzapenari buruzko datuekin, bai eta Nafarroako Gobernuaren eraikinen Informazio Energetikoaren Sistema eta Nafarroako etxebizitza parkearen energia-diagnostikoaren bisorea ere (irizpide eta datu sozioekonomikoak barne), berroneratze-inbertsioetarako erabakiak hartzeko tresna gisa.

 
 

Landutako gaiak oso interesgarriak izan ziren bertaratuentzat, eta arreta berezia piztu zuten lurzoruen, laboreen eta ureztatzearen egokitzapen-kudeaketak; klima-aldaketaren eta Covid19aren arteko harremanak; udalerrietako uholdeen kudeaketaren eta ura arazteko azpiegituren kudeaketaren arteko koordinazioak; drainatze jasangarriko hiri-sistemen potentzialak; baina baita klima-aldaketaren monitorizazioak eta digitalizatutako informazioaren eskuragarritasunak ere, ahaztu gabe klimarako eta energia jasangarrirako ekintza-planei esker, udal-mailan ezarri beharreko neurriak eta egokitzapen-kudeaketa.

Proiektuaren Koordinazio Taldeak eta Partzuergo osoak eskerrak eman nahi dizkiegu proiektuan parte hartu eta antolaketan lagundu duten pertsona guztiei. Aurkezpenak proiektuaren webgunean daude eskuragarri, eta hemen deskarga daitezke.