Eduki publikatzailea

"Nahi dugun lurraldea" jardunaldiak.

28-05-2019


Ebro Ardatzeko (POT 5) eta Nafarroako Errege Bardeako Paisaiaren Dokumentua idazteko lanen barnean, Nafarroako Gobernuko Lurralde eta Paisaia Zerbitzuak egina eta LIFE-IP NAdapta-CC Proiektuak diruz lagundua.

Zure herriez eta hurbileko industria-, landa- eta natura-guneez duzun pertzepzioa ezagutu nahiko genuke: nola nahi duzun izatea etorkizunean, eta zer neurri hartuko zenituzkeen hori lortzeko. Horregatik, goizeko 10:00etan edo arratsaldeko 18:00etan eginen diren lantegi hauetako batean parte har dezazun gonbidatzen zaitugu, leku hauetako batean:

  • Tutera: asteartea, maiatzak 28, Rúa Gizarte Etxean.
  • Mendabia: asteazkena, maiatzak 29, erabilera anitzeko aretoan.
  • Caparroso: osteguna, maiatzak 30, Kultura Etxean.

Eskertuko genizuke joanen zarela egiaztatzea,participacion@sigmatec.es helbidean edo 911723649 telefonoan.

Lantegietara joan ezin bazara baina informazioa jaso edo zure iritzia eman nahi baduzu, aurrez aurre egiten ahalko duzu goian aipatutako lekuetan 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara. Gune hau ere gaitu da, Informazio gehiago ematen duen eta zure ekarpenak egin ditzakezun gune hau ere gaitu da:

https://navarra.paisajeyterritorio.com/castellano/