Eduki publikatzailea

JARDUNALDIA: KLIMA ETA ENERGIAREN ALDEKO KONPROMISOAK

20-02-2019


Kondestablearen Jauregia, Kale Nagusia 2, Iruña.

10:30 - 14:00 h.

LIFE NAdapta proiektuaren  eta Nafarroako Klima Aldaketaren Ibilbide Orriaren  barruan egiten diren ekintzen artean sartzen da tokian tokiko kudeaketa moldagarria. Ekintza horrek ere erakusten du gure Foru Komunitateak  Klima Aldaketaren aurrean duen konpromiso aktiboa.

Erronka hain handia denez, eragile publiko eta pribatu guztien inplikazio aktiboa eskatzen du. Horrela, "Alkateen Ituna", ekimen europarraren esparruan, tokiko gobernuek konpromisoa har dezakete berotegi gasak murrizteko, eta denek ildo bera hartu Klima Aldaketa arintzeko eta hartara moldatzeko, bai eta pobrezia energetikoaren aurka borrokatzeko ere.

Nafarroako Gobernuak bertako toki erakundeak gonbidatzen ditu klima eta energiarekiko konpromisoa sina dezaten, Klima Aldaketaren Ibilbide Orrian eta Alkateen Ituneko metodologia europarrean oinarriturik.

Egitaraua

Izen ematea

Aurkezpena Miguel Morcillo-Covenant of Mayors for Climate & Energyren Europako Bulegoa