Eduki publikatzailea

Nafarroako Gobernuak alokairuko 149 etxebizitza publiko sustatuko ditu 14 udalek utzitako udal lurzoruan

Aierdi lehendakariordeak 41 milioi euroko inbertsioa iragarri du jarduera honetarako, Navarra Social Housing planaren bigarren fasean programatuko dena

07-11-2022


Nafarroako Gobernuak lankidetza bide berri bat ireki du udalekin, udal lurzorua lagatzeko formularen bidez, alokairuko etxebizitzen parke publikoa handitzeko estrategian. Jose Maria Aierdi Nafarroako Gobernuko lehendakariordea eta Etxebizitzako kotseilariak lan-bilera egin du gaur eskualde desberdinetako Nafarroako 14 udalerritako alkateekin, eta prest agertu dira Nasuvinsari udal titulartasuneko lursailak lagatzeko, bertan alokairuko eta eraginkortasun energetiko handiko etxebizitza publikoak eraikitzeko.