Eduki publikatzailea

Landa Garapenak zerealen sektoreari laborantza estentsiboetako saiakuntzak erakusten dizkio, Nafarroako lehorteari hobekien egokitzen zaizkion barietateak ebaluatzeko

Itziar Gómez kontseilaria INTIAren lursaila bisitatu du. Bertan 200 zereal-barietate baino gehiagoren portaera aztertzen da

26-05-2023


Itziar Gómez Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak nekazaritza-sektoreari lagundu dio INTIA Nafarroako hainbat eskualde agroklimatikotan garatzen ari den laborantza estentsiboetako saiakuntzetan egindako bisitarekin, ereindako barietateen portaera eta izurriteak eta gaixotasunak kontrolatzeko erabilitako estrategiak aztertzeko. Bisita gidatu horien helburua da bertatik bertara ezagutzea lursail horietan egiten ari den ikerketa-lana.