Urbasa-Andia Parke Naturalak interpretazio-bisitak eta doako ibilbide gidatuak eskainiko ditu irailean eta urrian
Jarduera Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentua buru den NaturClima proiektu europarraren barruan kokatzen da, Pirinioetako eremu naturalak klima-aldaketara hobeto egokitzeko
18-09-2021
Urbasa-Andia Parke Naturalak adin guztientzako doako bisita gidatuak eskainiko ditu irailean eta urrian. Jarduera hau Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentua buru duen NaturClima proiektu europarraren barruan kokatzen da, Pirinioetako eremu naturaletan klima-aldaketara hobeto egokitzeko.