Eduki publikatzailea

Urbasa-Andia Parke Naturalak interpretazio-bisitak eta doako ibilbide gidatuak eskainiko ditu irailean eta urrian

Jarduera Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentua buru den NaturClima proiektu europarraren barruan kokatzen da, Pirinioetako eremu naturalak klima-aldaketara hobeto egokitzeko

18-09-2021


Urbasa-Andia Parke Naturalak adin guztientzako  doako bisita gidatuak eskainiko ditu irailean eta urrian. Jarduera hau Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentua buru duen NaturClima proiektu europarraren barruan kokatzen da, Pirinioetako eremu naturaletan klima-aldaketara hobeto egokitzeko.