Eduki publikatzailea

Uraren Munduko Egunean, Life-IP NAdapta-CCk arreta jarri du klima-aldaketak lurpeko uretan izan ditzakeen ondorioen azterketan

Klima-aldaketaren ikuspegitik, prezipitatutako ur-kantitatea jaisten eta uraren intentsitatea handitzen ari dela nabari da, baita tenperaturaren igoera orokorra ere.

22-03-2022


Uraren Munduko Egunean, aurten NBE-k lurpeko uretan ardazten duena, ezin dugu ahaztu, klima-aldaketaren ikuspegitik, prezipitatutako ur-kantitatea jaisten eta uraren intentsitatea handitzen ari dela, baita tenperaturaren igoera orokorra ere.

 

Horrek guztiak ondorio jakin batzuk izan ditzake lurpeko uretan, ebapotranspirazioan, lurzoruaren hezetasunean eta iragazteko ahalmenean aldaketak ikusten baitira. Aldaketa horiek dira, hain zuzen ere, eremu klimatiko desberdinetan mota horretako urak kargatzea kontrolatzen duten faktore natural nagusiak. NBE-k egun honetan gogorarazi du lurpeko urek funtsezko zeregina izango dutela klima-aldaketara egokitzeko.

 

Horregatik, Life-IP NAdapta-CCtik arreta jartzen dugu klima-aldaketak lurpeko uretan izan ditzakeen ondorioak aztertzean.